Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Jaime Urdanpilletarekin kick-boxingaz arituko gara biharko saioan

Kaixo entzule maite,

Guk zubirik egingo ez dugunez biharko saio bikain bat prestatu dizuegu. Oraingo honetan Jaime Urdanpilleta izango dugu gurean eta berarekin kick-boxingaz arituko gara. Orain aste batzuk Aritzbatalde kiroldegian egin zuen borrokaldia gogoratzeaz gain kirol honen inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko aukera izango dugu, arauak, entrenamenduak, pisuak…

Honetaz gain playeroen 5. jardunaldian gertatu zena eta bikotekako kros mistoen emaitzak ere aipatuko ditugu, beti bezala, ostiralean 18.00tatin aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Bikote mistoen 39. krosa eta plaieroak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Elurrarekin batera etorri da aurtengo bikotekako kros mistoa. Igandean izango den froga honek jada 39. edizioa izango du eta bertako antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izango dugu, Txumai Fernandezekin alegia. Ideia hau nondik sortu zen eta azken urtetan izan duen bilakaera aipatuko ditugu.

Honez gain playeroen beste jardunaldi baten atarian garenez horren kiniela ere egingo dugu. Neskek atseden izango duten jardunaldi honetan hotzak eragingo al du emaitzetan? Egin apustu playerozaleok!!

Hau dena beti bezala ostiral arratsaldean 18.00tatik aurrera, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Herriko taldeen emaitzak aztergai biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen errepasoa egingo dugu, hilean behin egiten dugun moduan. Denboraldia aurrera doan heinean gure taldeak ere beraien helburuetatik gertu ala urrun dauden aztertuko ditugu. Honekin batera playeroetako jardunaldia eta sailkapena ere errepasatuko ditugu. Hau dena, beti bezala, ostiralean 18.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Errugbya aste honetako Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan errugbya izango dugu mintzagai. Ia da ligaren lehen herena igaro den honetan, gela arroxean izango ditugu Jon Larrañaga eta Paul Altuna errugby aditua. Azken partida aztertzeaz gain orain arteko lana nolako izango den aipatuko dugu, bai eta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren.

Lokatza alde batera utzita, playeroetako 4. kiniela ere egingo dugu. Gero eta jende gehiago animatzen ari da gure kiniela egitera, beraz, horrela jarraitu eta inguruooak ere animatu horretara. Hau dena beti bezala ostiral honetan 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Zast Sharks-eko partaideak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Udazkena joan eta negua etorri den honetan gela arroxeko giroa berotze aldera Zast Sharkseko kideak izango dira gurean. Gipuzkoako bigarren mailan aritzen den talde honek 6 jardunaldiren ostean oraindik ez du porrotik ezagutzen, beraz beraien sekretua zein den argitzen saiatuko gara. Berix eta Joseba Sagardiak honetaz gain taldea noiz eta nola sortu zen esango digute eta Donosti Dolphinsen aurka duten pikeaz ere mintzatuko gara.

Honez gain playeroetako emaitzak ere errepasatuko ditugu, getariarrak lider jarraitzen dute gizonezkoetan eta emakumezkoetan Kupela eta Kebide kosta bat gorago daudela dirudi. Hau dena beti bezala, ostiralean 18.00tatik aurrera!!