Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Ostiral honetan bai, Jaime Urdanpilleta eta enparauak Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Hirugarrengo saiakeran espero dugu Jaime Urdanpilleta gela arroxean izango dugula. Bera ez ezik, bere entrenatzailea eta kide bat etorriko zaizkigu kick-boxinga gertutik azaltzera. Borroka mota honen inguruan ikuspuntu ezberdinak izango ditugu, entrenatzailearenak eta aritzen direnena. Honetaz gain playeroetako jardunaldi baten atarian gaudenez kiniela egitea tokatzen zaigu, animatu zu ere gure fazebukeko horman horretara!

Beti bezala hau guztia 18.00tatik aurrera Arraio irratian izango duzu FMko 99.3an!!

Jaime Urdanpilleta borrokalaria aste honetako saioan

Kaixo entzule maite!

Urte berriko lehendabiziko saioa egingo dugu ostiral honetan. Oraingoan iaz gurean izan behar zuen Jaime laguna etorriko zaigu gela arroxera. Gaixotasun bat medioa ezin izan zuen gurean izan, baina ostiral honetan, sasoi bete-betean gerturatuko zaigu. Berarekin kick-boxingaren inguruan gehiago jakiteko aukera izango dugu. Kirol honen inguruan askorik ez dakigunontzat saio interesgarria izango da, borroka mota honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango dugu.

Honetaz gain igandean preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko eskubaloi jardunaldia ospatu zenez honen inguruko aipu bat ere egingo dugu. Beti bezala saioa ostiralean 18.00tan Arraio Irratian, FMko 99.3an izango duzue entzungai, ez hutsik egin!

Aritzbatalde kiroldegian izango da 5. Preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko eskubaloi txapelketa

Aurreko astean zalantzak sortu baziren ere jakin urtarrilaren 7an egingo den 5.Preso eta iheslarien giza eskubideen aldeko eskubaloi jardunaldia Araitzbatalde kiroldegian egingo dela. Dagoeneko parte hartzeko zerrendak itxiak dira eta orotara 16 taldek eman dute izena, gehiengoa zarauztarra den arren Zumaia, Egia eta Baztanetik ere animatu dira jardunaldi hauetan parte hartzera. Gogoratu parte hartzen ez duenarentzat bazkaritarako txartelak salgai daudela Arrano eta Eguzki tabernetan. Bertan ikusiko garelakoan ondo bukatu urtea eta hobeto hasi.

5. Preso eta Iheslarien Eskubideen Aldeko eskubaloi jardunaldia

Azken urteotako dinamikari jarraipena emanez, 5. Preso eta Iheslarien Eskubideen Aldeko eskubaloi jardunaldia ate joka dator. Orain dela hiru urte bezala, hau Zarautzen antolatzeko asmotan ari da biltzen lan-talde anitz bat. Urtarrilaren 7an, aldarrikapena, kirola eta festa uztartzea du helburu ekimenak. Hala ere, arrazoi teknikoen atzean ezkutatua, Udal-gobernua antolakuntza oztopatzen ari da, Aritzbatalde kiroldegiko pistaren erabilera momentuz ukatuz. Ekimenaren bultzatzaileek argi dute borondate onik balitz Zarauzko agintarien partetik, konponbide batera iristeko ez legokeela arazorik. Honenbestez, eskubaloi jardunaldi hauetan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dute. Goizean jokatuko diren eskubaloi partiden ondoren, festak Putzuzulo Gaztetxean izango du jarraipena, bazkari eder batekin. Taldeen izen emateak hilaren 21ean itxi arren, bazkaritarako txartelak urte amaiera arte egongo dira eskuragarri ohiko lekuetan.

Mutilen eskubaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Urteko azken saioan eskubaloiari egingo diogu tartetxo bat. Aspaldiko partez Zarauzko mutilen eskubaloi taldeko ordezkariak etorriko zaizkigu aurtengo denboraldiaren inguruan hitz egitera. Gabonetako oporraldia baino lehen egin duten lana aztertuko dugu, egindakoarekin gustura diren jakingo dugu eta beraien helburuak lortzeko bidean egiteko zer duten argituko digute.

Honetaz gain, playeroetako 6. jardunaldia izango dugu igande goizean eta nola ez kiniela egingo dugu. Oraingoan emakumezkoek ere jokatuko eta jardunaldiko partida Kebide eta Kupelaren artean jokatuko da 2.zelaian.

Hau guztia beti bezala ostiralean 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!