Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Ulacia taldeko saskibaloi jokalariak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan saskibaloiari eskainiko dizkiogu hainbat minutu, gurean izango direlako Larra eta Unai, Ulaciako jokalariak. Beraiekin denboraldiaren inguruan arituko gara, azken bolada txarrari buelta eman nahian dabiltza, horretarako pare bat fitxaketa ere egin dituzte.

Honez gain playeroen azken jardunaldia errepasatuko dugu, hau dena beti bezala bihar, ostirala 18.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Indauxeko jokalariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Apurka-apurka aurrera doa playeroen txapelketa eta gizonezkoen 10. jardunaldi honen atarian sasoi honetako talde oneneko jokalariak izango dira gela arroxean. Asti-pinturaken (Asti-Madri) kolore berdinak erabili arren futbol ezberdina egiten saiatzen dira Getariarrak. Aurtengo denboraldi honetan partidarik galdu ez duen gizonezko talde bakarra dugu eta sartutako golei errentagarritasun handia ateratzen diete. Errendimendu bikain honen inguruan arituko gara gaurko saioan Getariako ordezkariekin. Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FM-ko 99.3an!!

Paul Altuna izango da biharko saioan errugbiko 6 nazioen txapelketaz hitz egiteko

Kaixo entzule maite!!

Otsailarekin batera urtero legez hasi da 6 nazioen errugbi txapelketa ere. Ohitura dugun moduan Paul Altuna etorriko zaigu txapelketa honen inguruan hitz egitera Gerard Bridgerekin batera gure saioko adituak baitira. Bide batez Zarauzko Errugbi taldearen inguruan ere arituko gara solasean.

Honetaz gain playeroen jardunaldiak utzi zizkigun emaitzak aztertuko ditugu, baita entzule maiteok, jardunaldiz-jardunaldi egiten dituzuen kinielaren sailkapena ere. Hau dena beti bezala ostiralean 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Indar Unanue surflaria gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan Indar Unanue surflari zarauztarra izango dugu gela arroxean. Orain pare bat aste Deban lehiatu zen Sorgiñetxe Big Wave erronka irabazi zuen, froga honetaz gain 2018rako dituen helburuen inguruan arituko gara, baita 2017ko lorpenez ere.

Honetaz gain playeroen 7. jardunaldia izango dute neskek eta mutilek 9.na, beraz, kiniela egitea tokatuko zaigu. Zuek ere badakizue, bertan parte hartzeko facebookeko gure horma bisitatu eta hor egin ahalko duzuela. Saioa beti bezala Arraio Irratian izango duzue entzungai 18.00tatik aurrera, FMko 99.3an!!

Kirola eta indarkeria matxista biharko saioan

Aste honetan jakin da AEB-ko gimnasia erritmikoko neskatoak bortxatzen zituen medikuaren sententzia. Aste honetan ere berriz atera da egunkarietan Nora Mork, Norbegiako eskubaloi jokalari apartaren mugikorra hackeatu ostean jasandako erasoa. Banan-banango kasuak iritsi arren komunikabide nagusietara, horren atzean arazo estruktural bat dagoela ez da ahaztu behar. Maila eta intentsitate ezberdineko erasoak daude egunerokoan eta hauen inguruan arituko gara biharko saioan. Gure saioa aberasteko Nagore Obriozolaren iritzia izango dugu audio grabazio bidez bada ere.

Gai mardul honetaz gain playeroetako nesken 6. jardunaldia eta mutilen 8.nak utzitako emaitzak aztertuko ditugu. Beti bezala Arraio Irratian, FMko 99.3an entzun ezin bada, sartu gure web orrian: www.arraio.eus