Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Playeroen final erdiak eta oporretako kirol ekitaldien errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!!

Bihar gela arroxera itzuliko gara bi asteko merezitako oporren ostean. Saio honetan lehendabizi playeroen final erdietako kiniela egingo dugu, igande goizean erabakiko baitira aurtengo finalistak. Bestalde, bi aste hauetan herrian izan diren kirol ekitaldien inguruan arituko gara, emaitzak errepasatzeaz gain, Itzulian agertu ziren elkartasun keinuak eta surf txapelketan Euskaldunekiko egon den aparheida ere aipatuko ditugu. Beti bezala guzti hau Arraio Irratian izango duzu entzungai, 18.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Oier Aizkorbe tiralari eta entrenatzailea gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan Nafarroa aldera joko dugu, telefonoz Berriozargo Oier Aizkorbe elkarrizketatuko baitugu. Oier, orain para bat aste itzuli da Txinatik, bertan jokatu diren soka-tira txapelketan parte hartu du entrenatzaile moduan eta zilarrezko dominak eskuratu ditu 23 urtez azpiko mailetan. Esperientzia honen inguruan arituko gara berarekin eta saioa bukatzeko datozen bi asteetan herrian izango ditugun kirol ekitaldien inguruan arituko gara.

Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!!

Euskalduna taldeko bi kide biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan ere, playeroen inguruan arituko arituko gara, nola ez. Oraingoan Euskalduna taldeko bi kide izango ditugu gela arroxean, beraiek honela eskatuta gure atea zabaldu diegu esan nahi duten guztia esateko. Gogoratu, nesken liga erregularreko azken jardunaldia izango dela jokoan baita mutilen ligako final laurdenak ere. Beraz, kiniela egin eta partidu horiek aztertzeaz gain, hondartzako futbolaz arituko gara biharko saioan.

Betiko moduan gure saioa entzuteko sintonizatu Arraio Irratian, ostiraleko 18.00tan FMko 99.3an!!!

Txaro eta Lurdes korrikalariak biharko saioan

Kaixo entzule maite!!

Biharko saioan Txaro eta Lurdes korrikalariak izango dira gela arroxean. Txaro 60 urtetik goragoko kategorian hirugarren postuan sailkatu zen joan den igandeko Lilatoian. Emaitza horren inguruan ez ezik, lasterketa honen inguruan ere arituko gara, makina bat ediziotan parte hartu dutelako biek. Lasterketa honetan parte hartzeaz gain, Txumairekin entrenatzen ibiltzen direnez, talde honen eta beraien dinamiken inguruan zerbait gehiago jakiteko baliatuko dugu.

Elkarrizketa interesgarri hau baino lehen ordea, playeroen emaitzei erreparatu beharko diegu. Mutilen kanporaketak erabakita geratu dira eta nesketan ere badakigu zein talde arituko diten kopan eta zein ligan. Hau dena beti bezala, 18.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Kebidek taldeko Ane eta Kaxpi aita alabak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan gela arroxean Ane eta Kaxpi aita alabak izango ditugu playeroen inguruan hitz egiteko. Bata jokalaria da eta bestea babeslea, aurtengoa dute lehendabiziko urtea eta bigarren postuan aurkitzen dira. Adituen ustez Kupela ahalguztidunari itzal egin diezaioken talde bakarra da, berau da nahiz eta hondartzan lehen aldiz izena eman duten esperientzia askoko jendea bildu dute bertan. Guzti honen inguruan arituko gara 18.30tatik aurrera, baina hori baino lehen herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu.

Beti bezala saio bikain hau entzuteko aukera 18.00tatik aurrera izango duzu Arraio Irratian, FMko 99.ean!!