Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Erremontadak eta ezustekoak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Konturatzerako bihar denboraldiko azken saiora heldu gara! Biharkoan ez dugu gonbidaturik izango, bihar, aspaldian egin ez dugun bezala, gure kontu eta komeriei egingo diegu kuku. Kasu honetan, kirolaren historia egin diren erremontadak eta ezusteko batzuk ekarriko ditugu gogora. Beraz, badakizu, atzera begirada hau galdu nahi ez baduzu sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an!!

Pablo Imanol Larrañaga triatloilaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Ondo jakingo duzuen bezala, pasa den larunbatean izan zen triatloia gure herrian zein inguruetan. Honen harira, Pablo Imanol Larrañaga izango da gurean, bere esperientziaren berri emateko. Berarekin arituko gara zita garrantzitsu hau nola prestatu duen ezagutu eta eguna bera nola joan zen jakiteko. Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an!!

Iñigo Eizagirre “Eiza” harri-jasotzailea bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Iñigo Eizagirre “Eiza” harri-jasotzailea izango dugu gela arroxean. Orain urte batzuk ere izan genuen bere bisita eta ordutik hona egin duen ibilbidea errepasatuko dugu, bereziki 2019. urte honetan egindakoa. Honetaz gain, uda sasoian izango dituen erakustaldien berri ere galdegingo diegu eta bide batez kirol honen inguruan gehiago sakonduko dugu, Izetaren eskola, apustuak, harrobia…

Beti bezala, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia asteazkenero 20.00tatik aurrea FMko 99.3an!!

Eskubaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Maiatzeko azken saio honetan eskubaloiko ordezkari ezberdinak izango ditugu gela arroxean. Honela, denboraldiaren errepasoa egiteko baliatuko dugu bisita hau, helburuak lortu dituzten ala ez jakiteko. Honetaz gain, Txaparrotan txapelketaren inguruan ere galdegingo diegu, izen ematea jada ireki baita.

Beti bezala, sintonizatu bihar, Arraio irratia 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Bihar ez da Izerditan blai saiorik izango

Kaixo entzule maite!

Bihar, asteazkena, ez da Izerditan blai saiorik egongo. Herri hauteskundeak medio, alkategaien arteko eztabaida antolatu dugu ZarauzkoHitza eta Erlorekin batera bihar 19.00tatik aurrera Modelo aretoan. Honenbestez, gure saioa egiteko modurik ez dugu izango. Entzuleoi, eztabaida horretan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, bai zuzenean bertaratuta, FMtik entzutera zein twitter bidez zure galdera luzatzera #M26Zarautz traolaren bitartez. Sare sozialetan gehien errepikatzen diren galderak egiteko modua izango denez baliatu zure aukera eztabaidan parte hartzeko.