Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Playeroak eta kirolaren baitako militantziaz hausnarketa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Urteko azken saioan makina bat kontu izango dituzue entzungai. Lehekin eta behin playeroez arituko gara, non orain hilabete aurkeztu zen kromoen albuma osorik bete duten 2 pertsona izango ditugun gela arroxean.

Honetaz gain, oraingoan zuzen zunean izango dugu gure Ane Muruamendiaraz, bere harnas(t)estuarekin. Oraingoan kirola, militantzia, borondatezko lana… hainbat puntu interesgarriren inguruan arituko garen.

Hau guztia, bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Rugbya eta 2. Arnas(t)estua biharko saioan

Kaixo entzule maite! Eguraldi aldaketarekin batera iritsiko zaigu biharko saioa, oraingoan, Juan etorriko zaigu errugby kontuez hitz egitera.

Honetaz gain, gure Ane Muruamendiarazek eginiko 2. Arnas(t)estua izango duzue entzungai. Politika eta kirola, nahasten al dira?

Bihar, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Herriko taldeen errepasoa eta playerotako kiniela

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan ez dugu gonbidaturik izango gela arroxean. Horren ordez, herriko taldeen errepasoa egingo dugu, baiana lasai, pixkanaka gure mikrotatik pasako dira den denak.

Honetaz gain, playerotako kiniela ere egingo dugu 4.jardualdia izango baita igande honetan.

Hau guztia, gaur, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Playeruak eta Arnas(t)estua gaurko saioan

Kaixo entzule! Hemen gara berriz ere saio bikain batekin. Gaurkoan playeroek hartuko dute saioaren zatirik handiena, jada 2 jardunaldi jokatu dira eta 3.go baten atarian gaude. Hondartzako futbolaz ez ezik, honen inguruko berrikuntzez ere ariko gara, talde berriak sortu direlako eta kromoak aterako dituztelako.

Honetaz gain, gure Ane Muruamendiarazen kolaborazioa izango dugu. Denboraldi honetako nobedade bezala, jakin, hilean behin Arnas(t)estua sekzioa entzuteko aukera izango dugula, kirola ez delako jarduera fisikoa soilik honen baitan badagoelako zer hasunartua. Zer, nola, nork, zergatik, zenbatetan, zein hizkuntzatan… egiten denak eragina baitu. Sarri esaten da kirola ez dela beste elementuekin nahastu behar, kontuan hartu gabe bere sorreratik, jada, baldintzatua dagoen arren.

Hau guztia, gaur, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!