Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Mutilen saskibaloia eta playeruak urteko azken saioan

Kaixo entzule maite!

2021eko azken saio honetan mutilen saskibaloiaz arituko gara Ulaciako kideekin. Aurten ere EBA ligan ari dira eta beraien nondik norakoak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Honetaz gain, playeroen beste jardunaldi bat izango da igande goizean, hortaz, gaurkoan kiniela egingo dugu, anima zaitez parte hartzera! Beti bezala, hau guztia, 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Eskubaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharkoan eskubaloiaz ariko gara. Aspaldian ez dugu kirol honen inguruan hitzik egin eta herriko talde nagusietako kideak etorriko zaizkigu. Hortaz, denboraldia nola hasi duten jakingo dugu eta aurtengorako dituzten helburuak lortzeko bidean nola aurkitzen diren esango digute. Beti bezala, irratsaioa entzun nahi baduzu sintonizatu bihar, asteazkena, 21.00tatik aurrera Arraio irratia, FMko 99.3an!!

Errugbi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan errugbyaz arituko gara, azken aldietan ohitura bilakatu zaigun moduan Juan Sorreluz etorriko da gela arroxera. Berekin taldearen nondik norakoen berri izango dugu, izan dituzten altak, bajak zein denboraldi honetarako dituzten helburuak.

Honetaz gain, playeroen 2. jardunaldia jokatuko denez, gure kiniela egingo dugu, zuek, oraindik ez baduzue egin zeren zai zaudete?? Beti bezala, bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera entzungai Arraio irratian, FMko 99.ean!!

Krosfita eta playeruak gaurko saioan

Kaixo entzule maiteak! Gaurkoan hain modan jarri den krosfitaren inguruan arituko gara. Gure herrian kirol jarduera hau aurrera eramateko espazio ezberdinak ireki dira eta honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango dugu. Maila ezberdinetan aritzen diren kirolariak izango dira gurean mundu honen berri hobeto izan dezagun.

Honetaz gain, playeroen lehengo jardunaldia izango denez asteburu honetan, kiniela ere egingo dugu. Hortaz, adituen aholkuak entzun nahi badituzue ez hutsik egin eta sintonizatu 21.00etan Arraio irratia FMko 99.3an!!

Arraun kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Gaurkoan arraunaz ariko gara ZAEko kideekin. Beraien denboraldia bukatu zela hilabete pasa den honetan, atseden une hau baliatu nahi dugu denboraldiko balantzea egin eta hurrengoari begira jartzeko.

Beraz, badakizu, arraunaren inguruan gehiago jakin nahi izan ezkero ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia gaur 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!