Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Ainara Aymat eta Iker Amatriain surflariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan gela arroxera bi surflari etorriko zaizkigu, alde batetik free surferra den Ainara eta bestetik lehiaketetan buru belarri dabilen Iker. Kirol beraren bi aurpegi ezberdin ezagutzeko aukera izango dugu.

Honetaz gain, hondartzan jarraituz, playerotako azken jardunaldia errepasatuko dugu, baita gizonezkoen lehen kanporaketak aipatu ere. Hau dena, beti bezala, 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Arraun kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Izenburuak dion bezala biharkoan arrauna izango dugu hizpide. Oriako XXVIII. jaitsiera aitzakia hartuta herriko arraunlariak izango dira gurean, larunbateko saioa kontatzeaz gain neguko lanak nola doazen jakiteko aukera izango dugu.

Saioa amaitzeko, playeroak ere aipatuko ditugu, igandean jokatu zen nesken 7. jardunaldia eta mutilen 8.. Geroz eta gutxiago da fase erregularra amaitzeko, hortaz, sailkapenak ere aztertuko ditugu. Hau guztia, beti bezala, asteazkenean 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Maite Fernandez de Casadevante eta Iraia Yerobi futbolariak gaurko saioan

Kaixo entzule!

Gaurkoan futbol kontuekin gatozkizue, ZKE taldea Euskal Ligan ari da maila oso txukunean. Iraia eta Maite jokalariak izango ditugu gela arroxean denboraldi zoragarri honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko.

Honetaz gain, playeroen emaitzak ere errepasatuko ditugu, joan den igandean neskek 6.na eta mutilek 7. jardunaldia jokatu baitzuten. Beraz, badakizu, futbol kontuez gehiago jakin nahi baduzu, 21.00tan sintonizatu Arraio irratia FMko 99.3an!!

Herriko taldeen emaitzak eta playeroak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan aspaldi egin ez dugun errepasoaren txanda izango da. Honela bada, herriko kirol talde ezberdinen nondik norakoen berri emango dizuegu.

Honetaz gain hondartzako futbola edo playeroei ere tarte berezia eskainiko diegu, joan den igandeko jardunaldiak utzitako emaitzak errepasatzeaz gain, datorren igandean mutilek izango duten jardunaldia aztertuko baitugu.

Hau guztia, beti bezala, asteazkenean 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Izeta VI. gaurko saioan

Urte berri on entzule!

Gaurkoan herri kirol kontuak izango ditugu gurean, Andoni Iruretagoiena edo Izerta VI. izango da gurean Euskal Pentatloiaz. Herri kirolen demak puri-purian daude azken aldi honetan eta hauek ere aipatuko ditugu berarekin.

Honetaz gain, playeroen emaitzei tarte bat egiten saituko gara, beti bezala 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!