Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Gorka Uzkudun eta ZASTeko emakumezkoen taldea gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan saio betea dakarkigu zuentzako. Alde batetik Gorka Uzkuduni egin diogu elkarrizketa, Slalomeko txapelduna da bera eta kirol honen inguruan gehiago jakiteko aukera eman digu. Bestetik, Graficas Juaristi ZAST taldeak Euskadiko 2. mailara lotu berri duen igoera baliatuta gela arroxera etorriko zaizkigu BeƱat Jauregi entrenatzailea eta jokalari bat edo beste.

Beraz, herriko kirol aktualitatearen berri izan nahi baduzu, ez hutsik egin eta 21.00tan sintonizatu Arraio irratia, FMko 99.3an!!

Playerotako finalistak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan gela arroxa gainezka izango dugu playerotako finalistak gerturatuko baitzaizkigu. Urrian hasi zen denboraldia larunbat honetan amaituko da eta bertan parte hartuko duten seniorren bisita izango dugu. Lehendabizi Kopa jolastuko duten taldeetako ordezkariak izango ditugu eta ondoren Ligakoak. Elkarrizketaz gain denboraldiko azken kiniela ere egingo dugu. Ez galdu biharko saioa, 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Errugbya eta playeroetako final erdiak biharko saioan

Kaixo entzule!

Bi asteko atsedenaren ostean bihar itzuliko gara gela arroxera. Denboraldia bukatu berri dute errugbyko lagunek eta beraiekin arituko gara saio honetako gora-beherez.

Honetaz gain, playerotako kiniela ere egingo dugu, igandean final erdiak jokatuko direnez, gure apustuak egin beharko ditugu, eta zuek animatzen al zarete kiniela egitera? Beti bezala, hau guztia, bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Herriko taldeen emaitzen errepasoa eta playeroen emaitzak gaurko saioan

Oporrak hartu aurretik azken saioa izango dugu hau eta bertan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Denboraldiaren azken txanpan sartuak dira eta beraien nondik norakoak kontatuko dizkizuegu.

Honetaz gain playerotako emaitzak ere errepasatuko ditugu, nesketan liga erregularreko azken partidak izan ziren eta mutiletan final 1/4nak. Hau guztia, gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Jokin Aranburu txirrindulari profesional ohia bihar gela arroxean

Kaixo entzule maiteak!

Udaberriarekin batera txirrindulariak ere errepidera ateratzen dira profesional zein afizionatuak. Zarauzko txirrindularia urte honetan jada ez da profesionala eta gaur egun zertan dabilen jakingo dugu. Honetaz gain, playeroak ere izango ditugu mintzagai, emakumezkoen Liga eta Kopako ligaxketako 2. jardunaldia izan genuen eta mutiletan kopako final 1/8ak.

Beti bezala hau guztia bihar, asteazkena, 21.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio irratian, FMko 99.3an!!