Press "Enter" to skip to content

Egilea: itsaso debekatuak

UDARI ERREPASOAREKIN HASIKO DUGU DENBORALDI BERRIA

Bihar itzuliko da Itsaso Debekatuak irratsaioa Arraio irratiko uhinetara.
Uda honetan gertatu diren hainbat konturen inguruan arituko gara eta iazko hainbat atal ere mantenduko ditugu.
Biharkoan gurean Herrirako kideak, Ainhoa Baglietto abokatua eta Jabi Uribetxerria, Josu Uribetxeberriaren anaia, izango ditugu besteak beste.
Beraz badakizue, astelehenarekin batera, arratsaldeko 20.00tatik aurrera, berriro ere zuekin izango gara FMko 99.3an.

IRRATSAIO INTERESGARRIA ATZOKOAN

Hainbat gai eta lagun izan genituen atzokoan Itsaso Debekatuak saioan.

Ostegunean estreinatuko duten dokumentalaren inguruan aritu zitzaigun Andrea Lopetegi.

Azkainen egin zen iheslarien egunaren inguruan berriz Xabier Mikel Ezkerrak, euskal iheslari politikoen bozeramaileak, eman zizikigun azalpenak.

Azkenik Garazi Mugertza kazetariak bideratutako tertulian Mikel Elortza abokatua, Imanol Murua kazetaria eta Haimar Arozena preso ohia jardun ziren hizketan

ASTELEHENEKO IRRATSAIOA ENTZUNGAI

Hemen duzue asteleheneko Itsaso Debekatuak irratsaioa entzungai. Izan genituen arazo teknikoak nola hala txukundu ostean zintzilikatu dugu saioa. Maixabel Ezenarro getariarra izan zen gurean, hainbat kontu kontatuz.
Gerra osteko bizimodua. Parisko 68ko maiatza. Gerran desagertutako senideak…. Gustora egon ginen getariarrarekin

http://www.arraio.eus/deskargak/2012/Itsaso_Debekatuak/2012-06-04maixabelezenarro.ogg

Atzoko irratsaioa entzungai duzue

Atzokoan hainbat gai landu genituen astelehenero bezala. Zarauzko herrirako kide bat izan genuen gurekin pasa den ostiraleko kontuez hitzegiteko eta Aguraingo Nagore Lopez de Luzuriagak berriz Arabako preso gaixoen inguruan azalpenak eman zizkigun.
Elkarrizketaren garaian berriz Antton Lopez Ruiz presoaren emaztea eta semea izan genituen gurekin.
Dispertsioa eta gartzela politika ankerra senideen ikuspuntutik begiratzeko modua eduki genuen atzokoan.
Emazte eta seme baten betaurrekoak jantzita bidaiatu genuen 25 urte luzez, Espainiako gartzeletan barrena.
Eskerrik asko biei!

Hemen duzue elkarrizketa entzungai

Atzoko irratsaioa entzungai duzue

Atzokoan Itsaso debekatuak saioan bigarren tertulia eduki genuen. Ohiko atalez gain, esan bezala, tertuliaren txanda iritsi zen. Garazi Mugertza kazetariak bideratu zituen Iñaki Soto, Garako zuzendaria, eta Gari Berasaluze, kazetari eta idazlea. Mikel Elortzak hilabetean zehar gertatutako kontuen inguruan eginiko analisiaren harira eman zituzten iritziak bi lagunek.
Hemen duzue irratsaioa entzungai
http://www.arraio.eus/deskargak/2012/Itsaso_Debekatuak/2012-05-21tertuliasotogari.ogg