Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Igande hontan Ere!!

Azkenengo igandean zubia zela eta, udazken hontan grabaturiko sayo bat jarri beharra izan genuen Malintx”ivas” eta Edonato ez baikinen bertan. Baina hontan ezin huts egin. Asteko errepasoa, efemerideak, putzuzulon urteurrena,
estatuaren perlak….

Esan bezala, guk ez dugu hutsik egingo adiorik ez, igande 21’rak arte baizik!!!

EHNEko kideak atalkan

Itzuli ginen eta hemen gara aste honetan ere. Oraingoan, Zarauzko Arkamurka taldeak antolaturiko 31. Natur-Astearen baitan izandako hitzaldi bat izango dugu entzungai.

Hitzaldia, EHNE-ko (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) kide batek eskeini zuen, 1.sektorearen ikuspuntutik, daukagun edota galdu dugun bioniztasuna mantendu, berreskuratu edota gehitzeko gure lurraldeak nola garatu beharko lukeenari buruz. Arraiozaleok adi beraz: ostegunean 22’00etan, ATALKA. Gusto baduzue.

belarrak-eta-hesiak.jpg

Juanmaren bisita izango dugu gaurko ZarataZarautz irratsaioan

Azaroaren 2ko ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Aspaldiko partez Juanma edukiko dugu gurean.

1288208208586_f.jpg

Gaurkoan, Udaletxe ezberdin edo DIputaziok subentzionaturiko diskoei egingo diegu errepasoa. Eta saioaren bigarren zatian, diska berrien errepasoa egingo dugu. Lärm, Desconocidos erta beste hainbat talderen lan berriak entzuteko aukera izango da gurean.

Gogoratu zita bat duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.

Atalka bueltan da

Kaixo lagunok!

Horrenbeste denboraz irrikaz zain egon ondoren, ATALKA badator berriz arraio irratitik zuen etxetara. II denboraldi honetan, zenbait aldaketa izango dira baina hemen ez, astero-astero ikusi-entzun ahal izango duzue hori. Aste honetan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen 5.urteurrenari buruz arituko gara, horretarako espreski ekarritako gonbidatuekin.

Ostegun honetan beraz, 22’00etan, ATALKAren itzulera! Antiojuak estutu, belarriak esne: hastera goaz…

atalka.jpg

Aldaketa batzuk egin ditugu programazioan

Arraio irratiko udazkeneko programazioak aldaketa txiki batzuk jasan ditu aste honetan. Astelehen eta Astearteko parrilan bi irratsaio berri entzuteko aukera egongo da hemendik aurrera. Info 7 irratiaren bitartez, astelehenetan Agin Rezolak gidaturiko kirol saio berria entzuteko aukera izango duzue astelehenetan.

Honez gain, asteartetan, 5etako diligentzia entzuteko aukera ere izango duzue. Saio hau ere, Agin Rezolak gidaturikoa eta Info 7ren bitartez emitituko dugu. Bi saioak gainera, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara emitituko dira, Kaleko Bentanie saioa baino lehen alegia.