Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

90eko hamarkadako Euskal musika taldeak Fuck Txarangan

Urriaren 1eko Fuck Txaranga irratsaioan, 90eko hamarkadako Euskal Herriko musika taldeez hitzegingo dugu arratsaldeko 19:00etatik, 20:00tara.

Gure herriko festa eta taberna askotan, beti entzun izan ditugu 80ko hamarkadako edota Rock Radikal Vascoko musika taldeak. Baina askotan ahaztu egiten gara guzti horren ondoren hainbat musika estilo ezberdin eta tendentzia berriak sortu zirela gurean. Horregatik gaurko irratsaioan omenaldi txiki bat egingo diegu garai horretako taldeei.

beti-mugan.jpg

Gaurko saioan, Ama Say, 2 Kate, Balerdi Balerdi, Beti Mugan, Ezin Izan edota King Mafrundi bezalako taldeak entzun ahalko dira.

Beti bezala, zure Fmko 99.3an egongo gara 19:00etatik, 20:00etara.

Txerokee diska hizketagai Fuck Txarangan

Fuck Txarangaren lehen irratsaioan, Txerokee, Mikel Laboaren kantak diskari egingo diogu errepasoa.

maikel.jpg

Diska hau 1990. urtean kaleratu zen. Bertan, Euskal Herriko hainbat taldek eta bakarlarik, Mikel Laboaren abestiak landu zituzten diska errekopilatorio batean sartzeko. Gaur, Negu Gorriak, BAP!!, M-ak edota Tapia eta Leturiataz hitzegingo dugu.

Beraz badakizue, gaur (asteazkena), FM-ko 99.3-an egongo gara arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Irratsaio berria Arraio Irratian

Kaixo lagunak:

Uda amaitzearekin batera irratsaio berri bat hasiko da Arraio Irratian. Lagun Izoztuak eta Strawberry Dj-ak Fuck Txaranga izeneko irratsaio bati ekingo diote asteazkenetan, Izerditan Blai irratsaioa baino lehenago. Bertan mota guztitako musika entzuteko aukera izango duzue, bai lasaiak zein estrabaganteak.

strawberry.jpg

Beraz badakizue, Asteazkenero, 19:00etatik 20:00etara arraio irratian topatuko dituze.

Euskal Jaitan sintonizatu 99.3a

Euskal Jai eguna dela eta, Irailaren 9an, egun horretarako espreski prestatu dugun musika zerrenda izango duzue entzungai Arraio irratian.
Goizean goizetik hasita, Euskal Herriko Trikiti pieza onenak izango dituze entzungai. Horregatik, Zarauzko taberna, Gaztetxe, Txosnagune eta etxe guztiei Zarauzko irrati librea sintonizatzea eskatzen dizuegu.

maltzeta.jpg