Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

DIN DAN DON jaialdia ZarataZarautzen eskutik

Abenduaren 25ean, DIN-DAN-DON jaialdia izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Arraio irratiko Zaratazarautz irratsaioaren eskutik.

Bertan, 3 talderen kontzertua ikusteko aukera izango duzue. Lehenak, Amurrioko IRKHALA izango dira jotzen.

Ondoren, Torrelavelago THE MYSTERY MACHINE taldearen Scremo azkarraz gozatzeko aukera izango dugu.

Amaitzeko berriz, Utrechetik (Holanda) biran datozen HYSTERIA taldea izango ditugu. Holandarrek, emakume ahotsez lagunduriko Crust bortitza lantzen dute, galdu ezinezkoa!

1229517071777_f.jpg

Beraz badakizue, Abenduaren 25ean, osteguna, 21:30tan Zarauzko Gaztetxean izango gara.

Mikel Laboa hizpide Fuck Txarangan

2008ko Abenduaren 1a oso egun tristea bilakatu da Euskal kantagintzarentzat. 74 urterekin, agur esan zigun Mikel Laboak eta Fuck txaranga irratsaioko aste honetako ordutxoan omenaldi txiki bat egingo diogu.

maik.jpg

Hori bai, kantu batek zioen bezala, gaurkoan hitzak soberan egongo dira, baina gaurkoan ez dira pistolak mintzoko, Euskal kantari handienetako baten doinuak baizik.

Gogoratu, asteazkenean, 19:00etatik 20etara egongo garela arraio irratian.

77ko Punk saioaren BIGARREN BOLUMENA!

xrs.jpg

77ko PUNK bildumaren bigarren zatia izango dugu Arraio Irratian. Aurreko astean bezalaxe, 70.en hamarkada bukaerak emandako talde sorta batez etorriko gara oraingo honetan. ADVERTS, REZILLOS, BLONDIE, VIBRATORS, MC5, STIFF LITTLE FINGERS, RUTS, etab. luze bat. Umorea, lagun mutua, lehiaketa, arazo-teknikoak eta eskandinabiar hotz honi aurre egiteko aukerarik onena, noiz?

ASTEARTE hontan, 21:30etatik – 23:00etara bitartean, zuen belarriak zulatzeko prest!!!