Abenduaren 25ean, DIN-DAN-DON jaialdia izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Arraio irratiko Zaratazarautz irratsaioaren eskutik.

Bertan, 3 talderen kontzertua ikusteko aukera izango duzue. Lehenak, Amurrioko IRKHALA izango dira jotzen.

Ondoren, Torrelavelago THE MYSTERY MACHINE taldearen Scremo azkarraz gozatzeko aukera izango dugu.

Amaitzeko berriz, Utrechetik (Holanda) biran datozen HYSTERIA taldea izango ditugu. Holandarrek, emakume ahotsez lagunduriko Crust bortitza lantzen dute, galdu ezinezkoa!

1229517071777_f.jpg

Beraz badakizue, Abenduaren 25ean, osteguna, 21:30tan Zarauzko Gaztetxean izango gara.

« »