Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Espetxe politika hizpide Putzuzulon

Ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Gaur Egungo espetxe politikaren inguruan hitzegingo digute Ainhoa Baglieto abokatuak eta Fernando Arburua preso ohiak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Bertan, gaur egungo lege berriez, Parot doktrinaz, gaixo dauden presoen egoeraz eta beste hainbat gauzetaz hitzegingo digute. Hitzaldi hau, AHT-eran inguruko hitzaldia bezala, Arraio irratiak zuzenean emitituko du.

Beraz, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera sintonizatu ezazue arraio irratia

Mattingunen bixita gaur ZarataZarautzen

Martxoaren 24ko saioan, Mattingunen bixita izango dugu ZarataZarautz irratsaioan. Bertan, 80ko hamarkadako Italiako Hardcoreari errepaso txiki bat egingo dio. Hala nola, Wretched, Raw Power edota Indigesti bezalako taldeak entzuteko parada izango dugu gaurkoan.

mattingun.jpg

Beraz badakizue, gaur, asteartea eta gaueko 21:30etatik aurrera FM-ko 99.3an aurkituko gara.

Gaurkoan bai!!!

Martxoaren 17ko saioan, Zarauzko Dirtaa taldearen bixita izango dugu ZarataZarautzen. Zülo, Erantzun edota MKT taldeetan ibilitako jendeaz osatuaz dagoen formazio berri honek, maketa bat aurkeztu zuen aurreko ostiralean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Donostiako Iron Batasuna taldearekin batera.

dirtaa.jpg

Beraz badakizue, arraio irratiko mikroen aurrean izango ditugu gaur, gaueko 21:30etatik aurrera maketa horren grabaketaren nondik norakoez hitzegiteko.