Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Arraio irratiak 3 urte bete ditu

Zarauzko irrati BAKARRAK 3 urte bete dituelako idazten dizuegu. Arraio irratiak, astebukaera honetan ospatuko du bere 3. urteurrena.

Giroa berotzen hasteko, Maiatzaren 15ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk Rock gaua izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Criminal Damage Estatu Batuarrak, Sospechosos Oñatiarrak eta Plan B Donostiarrak izango ditugu, gaueko 21:30etatik aurrera.

Maiatzaren 16an berriz, festa erraldoia antolatu dute arratsaldeko 18:00tan hasita. Ordu horretan eta frontoi txikian, bi orduko irratsaio berezia egingo dute jendaurrean. Bi ordu hauetan, Izuo Bakarlaria, Zarauztar Bertsolari gazteak eta antzerki berezia izango dugu. Guzti hau, lehiaketa berezi batez eta barra mobil elegante batez lagundua izango da.

m16_web.jpg

Honen ostean, gaueko 22:30etatik aurrera eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, kontzertu itzela izango dugu Karrozerias Betoño taldearekin. RIP edota Las Vulpess taldeetan ibilitako jendeaz osatua dago talde hau eta 80ko hamarkadako bertsio zaharrak egiten dituzte. Kontzertuaren ostean, DJ ElektroPeña izango dugu gau amaierararte.

Amaitzeko, Maiatzaren 20an, irratsaio berezia egingo da Arraioko egoitzan bertan. Gaur egun Arraio irratia osatzen duten irratsaioko kide guztien artean bi orduko saioa egingo dugu, urteko errepasoa egiten, sketch bereziak egiten eta sorpresa asko emanez.

zeru_web.jpg

Beraz badakizue, astebukaera honetan ospatu ezazue irratiaren urteurrena gurekin. urteurrenean ikusiko garela

Sin Dios taldearen ibilbidea aztertuko dugu ZarataZarautz irratsaioan

Maiatzaren 12ko irratsaioan, Sin Dios talde Madrildarraren ibilbideaz mintzatuko gara ZarataZarautz irratsaioan. B laguna gogor iritsi da bere mini oporralditik eta ordu t´erdiko saio ikaragarria prestatu digu astearte honetarako.

Sin Dios taldea, Espainiar estatuko 90eko hamarkadako eta 2000ko hamarkadako Anarcopunk talderik esanguratsuena izan da. 4 diska baino gehiago kaleratu zituzten eta hainbat bildumetan ere parte hartu zuten.

sindios24_entrevista.jpg

Asteartean beraz, galdu ezinezko zita bat izango duzue FM-ko 99.3an.

Revolutionary Brothers eta King Konsul zuzenean entzuteko aukera

Jakingo duzuen bezala, aste honetan Bob Marleyren omenezko astea burutzen ari dira Zarauzko Gaztetxean. Maiatzen 6an hitzaldi interesgarri bat izan zen Gaztetxean bertan eta gaur kontzertua izango dugu

Gaur gauean, Revolutionary Brothers eta King Konsulek zuzenean Putzuzulo Gaztetxean emango duten kontzertua entzuteko aukera izango duzue arraio irratian.

revol.jpg

Biharko Beltza eta TT3-ren sesioa ere emititzen saiatuko garela ere informatu nahi dizuegu. Baina lehenago, gaur, ostirala, gaueko 22:30etan sintonizatu ezazue 99.3a