Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Urteko lehen ZarataZarautz saioa prest dago

Urteko lehen ZarataZarautz prestaturik dugu iada, gaur gauen zuen belarriak berotzeko. Urtarrilaren 12ko saioa bi zatitan banatuko dugu gainera. Lehenik, Audientzia Nazionalera deituak izan ziren bi lagunei eskeinita, errepresioaren inguruko kantauk jarriko ditugu gure uhin libreetan.

muttur1.jpg

Honen ostean, gonbidatu berezi bat izango dugu gure gela arroxean. Kaiolatik saioko esataria den eta Dirtaa taldean abesten duen Elektropeña izango dugu, gustatzen zaion musika jartzen (Ekkaia ezik noski).

Beraz, beti bezala, gaur gauean, 21:30etatik aurrera zaratarekin zita bat duzue.

Entzun Ahuntzen urteko lehen eztula

aurreko urtea bukatu bezala hasi dugu berria: beti mozkor!! jejeje, baina mozkor hala ez, ahuntzak igandean ere urteko lehen sayoa egin genuen. Fuck txarangaren (lagun izoztua) laguntza izan genuen tekniko lanetan, malintxe ez baitzen garaiz iritsi. Gauza batzuk ez dira aldatuko. En fin.

Hizpide presoak izan genituen beste behin ere. Eta gonbidatu bezala ere hemen,gaztetxean preso dagoen lagun bat izan genuen: Julen Zulaika. Julenetaz zeoze jakin nahi izan ezkero grabaketa entzun besterik ez duzue.

Larunbateko Bilboko manifestaldiataz ere jardun ginen. Eta ez ginen ahaztu Txilen, Temukon Abenduak 31ean atxilotua izan zen Axeletaz. Beste muntai polizial baten bitartez atxiloturiko euskal borrokalari anarkista.

Hilabete geroago ere, hemen izan genuen Juanito askapeñako kidea, hainbat herrialde ezberdinetako errealitatea zabalduz.

Venezuelako kontutaz ere aritu zitzaigun Julen, abendu osoan zehar han izan baita. Eta bukatzeko 2 zarauztar gazteek entzutegi nazionalera ez joateko erabakiaz ezbaian jardun ginen.

Hoixe izan zen ba dana. Urtea hasteko ze geyo eskatu ber zaigu ahuntzoi?? Malintxek geyo hitz egiteko?

Bakizue, errege kristau hoyei eskatu!!

hurrengo iganderarte!!!

Sarean da Toritorekin eginiko irratsaioa

Atzo Dani Toritorekin egindako irratsaioa sarean dago iada. Ordu eta erdiz azken aldiko Crust doinu gogorrenekin zigortu zigun Toritok. Talde gehienak Estatu Batuarrak izan ziren baina sorpresaren bat ere eraman genuen. Betiko moduan, ohiko lehiaketa eta entzuleen mezuak jaso genituen.

kamikaze2.jpg

Saioa, beti bezala, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Toritoren bisita izango dugu ZarataZarautzen

Abenduaren 29ko ZarataZarautz irratsaioan, Toritoren bisita izango dugu. Kamikazeko abeslariak, crust doinu zikinak ekarriko dizkigu irratiko gela arrosera. Hala ere, bere semeak etxean uztea espero dugu, bestela irratia desmontatuko digute eta.

kamikaze2.jpg

Gogoratu, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrrera zita galduezin bat duzuela FMko 99.3an.