Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

Udaberri giroa Highway 9n

Gure termometrotako merkurioak azkenian 15ºC-ak pasa ditulako ta azkenian egualdi ona gure artian daolako, arratsaldia girotzeko hamaika kanta izango ditugu ostegun hontako Highway 9 saioan.

Besteak beste Rufus Wainwright, The Rolling Stones, Templeton edota Christina Rosenvinge izango ditugu gurean. Osteguna 18, 20tan, ez galdu!

28-1.jpg

Zarataz dekoratuko dugu Arraioko gela arroxa

Iritsi da beste astearte bat eta beti bezala, ordu eta erdiz zuen belarriak berotzeko prest etorri gara. Gaurko irratsioaren lehen zatian, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean antolatu dugun kontzertuaren berri emango dizuegu. Martxoaren 18an, ostegunean Pancake, KaosarenerasoaK, Ezereza eta Dirtaa taldeen kontzertua antolatu dugu eta talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Honez gain, inguruan ditugun beste kontzertu batzuen berri ere emango dugu.

pank.jpg

Nobedade berriak ere entzuteko aukera izango dugu ere eta baita beste bitxikeriaren bat. Beti bezala, gaueko 21:30etan sintonizatu ezazue 99.3a edo konekta zaitezte internet bidez.

EHBEko kidearekin solasean

Igande hontan lehengo astean ez bezala, gustura aritu ginen Edonato eta jardinero. Gainera gure sorpresarako Malintxe etorri zitzaigun, eta teknikoki igerri zen. Jejejeje

Ez gaitu utziko belaxe Malintxek, emateunez. Bazpare adiorik ez genion esan, geroarte baizik.
Eta saioa, ba gorrotoz hasi ginen. Jon Antza gogoan eta bertsio ofizial=muntai polizial guzti hau gogor salatuz.

Zeri diote beldur?? Galdera asko baina erantzun bakarra: Gerra zikiña. Jardinero ere gogoz etorri zen eta informazio andana ekarri zigun bere txoko libertarioan. Eta asteko erresumenak, aspaldiko partez, berri pozgarri bat ekarri zigun: Amadeu Casellasen askatasuna, 24 urte espetxe katalanetan bahitua izan ostean.

Saioa bukatzeko berriz, orduerdi luzez EHBE (Euskal Herriak bere eskola)ko kide den Oihartz izan genuen . Gustura aritu ginen. Noiz, nola, zein helburu, oztopoak,… proiektuaren nondik norakoak adierazi zizkigun. Igande hontan ere, eroso ginen seinale, 23’15ean bukatu genuen.
Entzuteko parada hartu ta gozatu. Hurrengo igandean orain gutxi etorri berri den txiletar bat izango dugu gurekin.

Baina astebete itxaron beharko. Iganderarte ba!

Sorginakeko kideak Atalka saioan

Kaixo Arraiokideok!!

Atalka saioan ere, Matxoaren 8an Emakume langilearen nazioarteko eguna izan zela eta,Mugimendu Feministaren inguruan arituko gara hizketan.Horretarako, Sorginak taldeko emakume batzuk gonbidatuko ditugu eta asteburuko berri galdetzeaz gain, beraien ibilbidearen berri ere kontatuko digute. Martxoaren 8an ospatzearen zergaitia ere azalduko dugu, Historian zehar bueltaxka bat egin eta gero. Eta amaitzeko, Emakumeon mundu martxako berri ere emango dugu.

Hau guztia entzun ahal izateko ez ahaztu ostegun honetan betiko orduan,izango garela Arraio Irrati librean.

Ostegunean topo egingo dugulakoan..

Besarkada bat.

atalka13.jpg

Emakume ahotsak Highway 9n

Ostegun honetako Highway 9 saioan, emakumearen astea dela eta, rock musikaren historian egon diren emakume handienak izango ditugu gure artean. Besteak beste Patti Smith, Janis Joplin edota The Pretenders en abesti onenak entzuteko aukera izango du entzuleak. 20tn Arraio Irratian, ez galdu!

patti-smith.bmp