Press "Enter" to skip to content

EHBEko kidearekin solasean

Igande hontan lehengo astean ez bezala, gustura aritu ginen Edonato eta jardinero. Gainera gure sorpresarako Malintxe etorri zitzaigun, eta teknikoki igerri zen. Jejejeje

Ez gaitu utziko belaxe Malintxek, emateunez. Bazpare adiorik ez genion esan, geroarte baizik.
Eta saioa, ba gorrotoz hasi ginen. Jon Antza gogoan eta bertsio ofizial=muntai polizial guzti hau gogor salatuz.

Zeri diote beldur?? Galdera asko baina erantzun bakarra: Gerra zikiña. Jardinero ere gogoz etorri zen eta informazio andana ekarri zigun bere txoko libertarioan. Eta asteko erresumenak, aspaldiko partez, berri pozgarri bat ekarri zigun: Amadeu Casellasen askatasuna, 24 urte espetxe katalanetan bahitua izan ostean.

Saioa bukatzeko berriz, orduerdi luzez EHBE (Euskal Herriak bere eskola)ko kide den Oihartz izan genuen . Gustura aritu ginen. Noiz, nola, zein helburu, oztopoak,… proiektuaren nondik norakoak adierazi zizkigun. Igande hontan ere, eroso ginen seinale, 23’15ean bukatu genuen.
Entzuteko parada hartu ta gozatu. Hurrengo igandean orain gutxi etorri berri den txiletar bat izango dugu gurekin.

Baina astebete itxaron beharko. Iganderarte ba!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude