Iepe, arrazoi musikalak medio, gaur ez da Kaiolatik saiorik egonen.
Egilea: elektrope
Bai hoixe, motibaziorik gabe, txakalaldiak jota, pattal… baldin bazaudete, gaur arratseko 8tan KAIOLATIK!!!

Iepa kaxo, sekulako saioa dugu gaurkoan lagunok, elektronikak ez du etenik eta haurten gauza interesgarriak ari gara ezagutzen. Gaurkoan Marco bailey, Egostereo, Dominik eulberg eta abar luze bat izango ditugu bixitan gure gela arroxean. Badakizue, betiko orduan ta betiko lekuan, gaur ere UP THE KAIOLS!!!

Podcast: Play in new window | Download
Arraio Irrati zaharreko binilo kaxa batzuk agertu dira gure gela arroxan, eta bertan ea punk doinuak zeuden bila ibili ginen… eta hara! Programa osatzeko adina badaude, beraz, gaurkoan Kortatu, Adrenalin OD, L’Odi Social, Vomito eta beste hainbat talderen biniloei hautsa kenduko diegu.
Honetaz gain, agendari betiko errepasoa eginez Citizen’s Patrol eta Nux Vomica entzun ahal izango ditugu, Eskorbuto-ko Iosu Exposito kitarrajolea hil zela 19 urte betetzen diren egunean.
Punk deskargak, beraz, 21:30 tatik aurrera gaurkoan zuentzat eta laister hobeto egotea nahi dugun Landa-rentzat.
Kaixo lagunok!!! Beste ostiral dantzagarri bat dugu gainean. Gaurkoan nobedade ugari izango ditugu, alde batetik house doinuak DUALTON, DEETRON, eta THE REVENGE bezalako jendearen eskutik. Eta bestetik, DOMINIK EULBERG handiaren diska berria primizian!! Diorama izeneko marabilla bat kaleratu berri du eta beste iñon baina lehenago Kaiolatik saioan entzungo duzu, Arraio Irratian!!! Zuen zain geratzen naiz!!! UP THE KAIOLS!!!

