Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Ariola eguna antolatzeko asamblada irekia ostiralean Putzuzulon!!!

Maiatzaren 5ean Ariola eguna antolatu nahi dugu, Zarauzko artista guztiak kalera eta herrira atera nahian. Egun bat elkarrekin antolatu, alegia, egun bat elkarrekin osatu, gozatu.

Egun hori antolatzeko, ideiak jasotzeko eta gauzak elkarrekin egiteko, bilera bat prestatu dugu Ostiral honetan  arratsaldeko 18:30etan Putzuzulon.

Bazatoz?

House doinuak gaurko Kaiolatiken!!!

Iepa kaixo!!! Azken bi bixiten ostean, gaur Elektropeñaren txanda izango da Kaiolatik saioan. House doinuak berri eta oso fiñak aukeratu ditut gaurkoan zuentzat. Gurekin izango ditugu Adultnapper , Maceo Plex edota Los Suruba. Hauen berriena jartzen dizuet aurrerapen bezala!!! Gozatu marabilla hau!!!

KAIOLATIK%202012-03-23%20house.ogg

Hamar Dozena Kaiolatik-en

Iepa kaixo Kaiolazale!!! Gaurkoan gure kolaboratzaile den Hamar dozena izango dugu gela arroxean bisitari. Azken aldian entzuten dituen doinu elektronikorik fiñenak jarriko dizkigo Zarauzko disko jartzaileak.

Badakizue lagunok, 8tan hasi eta 9rak arte, jarraitu saioa 99.3-an edota internetez.

kaiolatik%20Hamar%20Dozena%202012-03-16.ogg

Mattin Epelde Kaiolatik-en!!!

Iepa kaixo. Gaurkoan gonbidatu berria izango dugu Arraioko gela arroxean!!! Azkenaldian elektronika abestiak produzitzen dabilen Mattin Epelde zarauztarra. Bere tableta eta jostailuen laguntzaz, ea zer ekartzen digun Mattin-ek. Badakizue, beti bezala, arratsaldeko 8tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko irrati librean. Eutsourrei!!!

Urrezko bikotea gaur Kaiolatik-en

Iepa kaixo!!! Bueno bueno, gaurkoan gonbidatu bereziak ditugu Kaiolatik-en. Aski ezaguna den Dada-ko urrezko bikotea alajaina!!! Izenik ez dugu emango, kuriosidadea baldin baduzue badakizue zer egin, sintonizatu zuen irratiak 99.3-an arratsaldeko 8tan. UP THE KAIOLS!!