Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Ostiral honetan Gurekin jaiko kide bat epaituko dute!!!

Gurekin Jaiko kide bat Audientzia Nazionalean epaitua izango da ostiral honetan. Terrorismoari gorazarre egitea leporatzen diote eta zigor eskaria URTEBETE ETA ZORTZI HILABETEKO GARTZELA ZIGORRA DA, eta honetaz gain  10 URTEKO INHABILITAZIOA LAN PUBLIKOETAN. Gurekin jai-ko kide honi elkartasuna adierazteko elkartasun autobusa antolatu da Madrilera.

Ordua: Apirilak 20, goizeko 3.00tan

Non: Eguzki tabernaren parean

Izena emateko: Arranon eta Putzuzulon

 

UTZI PAKEAN GUREKIN JAI!!!

Gaur elektronika razio doblea, Arraion eta Marea Gora tabernan!!!

Kaixo lagunok, lehengo astean Florida mitikora bixita egin ostean, bueltan gara Arraioko Kaiolara!!! Gaurkoanteko doinu  lehengo asteko doinu batzuk errepasatzeaz gain, nobedade zoragarri batzuk ere izango ditugu. Horretaz gain gaur gaueko sesioaren aurrerapen txiki bat ere egingo dut, izan ere, gaur gauean elektronika nahi duenak Zarauzko Marea Gora tabernara joan behar du!!! UP THE KAIOLS!!!

Hemen oparitxo bat:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=_qLxWe6rTXg[/youtube]

 

Aste Santu bero eta Elektronikoa

Iepa kaxo Kaiolazaleok, gaurkoan aste santuan ospatzen diren festa elektronikoetaz arituko gara, tartean bihar Fraga herriko Floridan ospatuko den festa historiko batetaz. Bertan Richie hawtin handia, Hobo, eta Matador izango ditugu zuzen zuzenean, eta Kaiolatikeko espedizio txiki bat han izango da. Beraz gaur aurrerapen txiki bat egingo dugu. Ez galdu gaurko saioa!!!