Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Niko Zarauztarra gaur Kaiolatik-en

Kaixo Kaiolazaleok, gaurkoan Niko Zarauztar gaztea izango dugu gela arroxean. Azken aldian Lau Teilatu taberna mitikoan elektronika doinuak dira nagusi, eta horren erruduna dugu gaurko gonbidatua. Elektronika festazale, gazte eta frexkoa ekarriko digu Zarauztar gazte honek. Beraz badakizue, ez galdu gaurko saioa!!! UP THE KAIOLS!!!

BADATOR ARIOLA EGUNA!!!

Honezkero desiatzen egongo zineten Ariola Eguneko egitaraua ikusteko ezta? Beno, bada, besterik gabe ez zaituztegu gehiago itxoinaraziko!! On egin!!

10:00etan

Frontoi txikian, prestaketa lanak elkarrekin egiteko

Txistulariak herriko kaleetan

10:30etan

Ipurdi Plazan: “Pista”

Antzerki eta zirku tailerra

“Argazki bidaia literarioa” erakusketa

Torre Luzean: “HitzARI ARIma hARItu nahian ARI gara”

10:30-12:30 Rap letren tailerra

11:30-12:30 Brake dance tailerra

12:30-13:30 Herriko Brake dance eta rap kantarien emanaldia

Frontoi txikian: “Hariz hari arituz harilkatu”

10:30- 13:30 Serigrafia, sormen eta graffiti tailerra.

11:30-12:30 Bitxigintza eta esku pilotak egiten ikasteko tailerra

Azken Portuko Baratzan: “Lurretik hazi, bizi, ARItu”

10:30-12:00 Sasoi bakoitzeko kontsumitu daitezkeen lehengaien erakusketa eta Nekazaritza ekologikoaren tailerra

12:00-13:00: Eko-erosketari buruzko eta konpostaje eta birziklapenaren inguruko tailerra

13:00etatik 14:00etara kalejira gunez gune

14:00etan Bazkaria Musika Plazan (10 euro, txartelak betiko lekutan)

16:00etan herriko bertsolarien emanaldia

17:00etan kalejira trikitilariekin

17:30etan

Ipurdi plazan: “Jaten duguna garelako”

Sendabelar eta sukaldaritza tailerra: ukenduak, umeentzako errezeta osasungarriak…

Frontoi Txikian: “Ari, ari, ari, magenta lendakari”

Goizean eginiko lanekin osatutako erakusketa

Herriko artista plastikoak elkarlanean: muralak, eskulturak…

20:00etatik aurrera herriko bakarlari eta musikarien emanaldia Frontoi Txikian.

Euria egingo balu, Putzuzulon, Berdura plazan eta Frontoi Zineman egingo dira tailerrak eta gainerakoak.

 

 

 

 

 

 

 

Bidaiatu gurekin!!!

Kaixo Kaiolazaleok, gaurkoan sekulako musikoia edukiko dugu Kaiolan!!! Egundokoa!!! Esaterako Max Cooper handiaren berriena entzungo dugu, Extrawelt ere gurekin izango dira, eta hori gutxi balitz, Guy Gerber-en berriena estreinatuko dugu, hemen duzue aurrerapen bezala!!! UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=uIRviomXaBw[/youtube]

 

 

Gurekin Jaiko kidea absolbitu egin dute!!!

Gurekin Jai festa batzordeko kide Ainhize Muniozguren absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iazko sanpelaioetan Ertzaintza txosnagunera joan, eta presoen sakabanaketaren aurkako pankarta kendu zuen. Horrez gain, hainbat herritar identifikatu zuen, tartean Muniozguren. Txosnaguneko arduradun gisa izena eman zuenez, Ertzaintzak ikertu egingo zuela esan zion, terrorismoa goratu izana leporatuta, eta Espainiako Auzitegi Nazionalera igorriko zituela izapide horiek.

Fiskalak urtebete eta sei hilabeteko kartzela zigorra, eta 10 urtean erakunde publikotan lan egiteko gaitasun gabetzea eskatu zuen bere akusazio idatzian. Dignidad y Justicia herri akusazioak, aldiz, urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra, eta erakunde publikotan lan egiteko 10 urteko inhabilitazioa eskatu zuen zarauztarraren aurka.

Apirilaren 20an izan zen zarauztarraren aurkako epaiketa, Madrilen, eta «inongo arazorik gabe» egin zuten saioa. Muniozgurenek berak deklaratu zuen lehenbizi, fiskalaren eta defentsaren galderak erantzunez. Horrez gain, hiru udaltzainek ere deklaratu zuten, baita Gari Berasaluze eta Jabier Etxaburu zinegotziek ere. Izan ere, txostenaren arabera, Ertzaintzak kenduko pankartako argazkien artean «ETAko preso» Berasaluze eta Etxabururenak ikus zitezkeen. Lekuko gisa deklaratu zuten biek.

Bost bat ertzainek ere deklaratu zuten babestutako lekuko gisa, bideokonferentzia bidez. Muniozgureni babesa erakusteko, 35 bat zarauztar izan ziren epaiketa gelan.