Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Triki zarauztarraren bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharkoan Alex Zaldua TRIKI-ren bixita izango deu gure kaiolan!!! Desguaze music-eko kidea den zarauztar honek, bere ibilbidean jarri dituan musika ezberdinak ekarriko dizkigu entzuteko. Maurizio bezalako sortzaileen techno zaharrarekin hasi eta Robag Wruhme bezalako artista garaikideagoekin jarraituz. Beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! Up the kaiols eta zorionak Arraio, redio!!!

triki

Aurtengo bigarren bidaia DJ Amsiarekin!!!

Kaixo etsaiok!!! Biharko Kaiolatik saioan Dj Amsia-ekin pendiente utzi genuen bidaiaren bigarren zatia entzungo dugu!!! 60. hamarkadatik hasi eta gaurdainoko musika elektroniko ez konbentzionala ekarriko digu. Raymond Scott-etik hasi eta Jan Jelinek, Autechre edota Echologist bezalako sortzaileak ezagutuko ditugu!!! Bidaia benetan interesgarria izango da, ez galdu zita lagunok!!! Beti bezela, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian, Zarauzko Irrati librean!!!! UP THE KAIOLS!!!

amsia 2

Fernando Mintek-ei omenaldia biharko Kaiolatik saioan!!!

Aurreko astean gure lagun Fernandok utzi gintuen! Makil gogorra izan da guztiontzat, baina biharkoan bere estilora gogoratuko dugu, izan ere, bere zaletasunik handienetakoa musika elektronikoa izan zen. Horregaitik, biharkoan omenaldi txiki bat egin nahi diogu Kaiolatik saioan. Elektropeña eta Xanpler-ek bere abesti gustukoenekin saio bat prestatu dugu, ordubetez, dagoen lekuan dagoela, berekin dantza egin nahi dugulako!!! Beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!!  Up the kaiols!!! Beti gure bihotzetan egongo haiz dantzan!!!

fernando mintek