Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Denboraldi honetako azken Kaiolatik saioa bihar!!!

Iepa kaixo, bihar merezi duen amaiera emango diogu aurtengo denboraldiari. Beba, Ibailo, Eder Soria, Noda, Rhinus, Triki, Amsia eta beste hainbat dj eta sortzaile gure gela arroxetik pasa ondoren, bihar Elektropeñak emango dio bukaera aurtengo saioari. Aurtengo doinurik frexko eta gogokoenak bildu eta kurso honetako azken dantzaldia botako dugu! Animatzen? Betiko orduan eta betiko lekuan!!! Eskerrikasko entzule guztiei eta Iraila arte!!! UP THE KAIOLS!!!

spectrum

Spectrum jaialdia aurkeztuko digute gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurkoa saioan gure lagun Frolic some eta J.craf-en bixita eukiko deu!!! Bi zarauztar hauek Spectrum izeneko beraien proiektu berria azalduko digute, eta festa honetako lehenbiziko gonbidatua izango den Marc Molina-ren musika ezagutuko dugu. Galdu ezinezko zita lagunok!!! Eutxourrei eta UP THE KAIOLS!!!

spectrum

Eder Soria biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo!!! Biharko saiuan luxuzko bixita izango deu.!!! Aretxabaletatik zuzenean Eder Soria gazteak lehenbiziko aldiz zapalduko du gure gela arroxa. Tech house iluna eta minimal esperimental xamarra dira bere doinurik gustokoenak. Danny benedettini eta Magda bezalako musikariak adibidez!!! Beraz, galdu ezinezko zita duzue bihar, beti bezela 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

eder soria