Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Ibailo eta Deepression gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo!!! Gaurko saiuan luxuzko bi gonbidatu edukiko ditugu, 120 bpm proiektuaren atzean dauden Ibailo eta Deepression alajaina!!! Ordubetez, beraien proiektu berri hau zertan datzan azalduko digute, eta bihar Txalintxo tabernan ospatuko den festako aurrerapen doinu batzuk entzungo ditugu!!! Galdu ezinezko zita lagunok!!!

120 bpm

Estreinaldi ugari gaurko Kaiolatik saiuan!!!

Iepa kaixo, gaurko Kaiolatik saiorako doinu berriz bete dugu gure maleta. Life & Death zigilutik, Mind Against bikote berlindarraren “atlant” ep berria ezagutuko dugu. Hortik Londres aldera, Maya jane coles handiaren lan berria entzutera, eta tartean Dusky edota Clayton steele-en doinu frexkoak ere bai!!! Hori gutxi balitz, agenda elektronikoari errepaso eder bat emango diogu, betiko umore elektronikoarekin!!! Galdu egingo duzu???

mind against

Xuban Xugua Kaiola arroxean!!!

Aste hontan luxuzko bixita izango deu Kaiolatik saiuan!!! Azpeiti aldetik XUGUA gaztea etorriko zaigu, bere deep house ilun eta bereziarekin gure gela arroxa zipriztintzeko asmoz!!! Ez galdu zita lagunok, UP THE KAIOLS!!!

041d7f9c154e5f64072e32e06da16c5d

 

 

Bihar hasiko Kaiolatik saioaren denboraldi berria!!!!

Iepa kaixo, Kaiolatiken historiako opor luzeenen ostean, bueltan da musika elektronikoa Arraio Irratian!!! Merezitako atsedenaldi hau eta gero, indarberrituta gatoz, Zarautz eta inguruetako eszena elektronikoari bere tartea eskeintzeko asmoz!!!

IMG_0431

Kurtsoari hasiera emateko, Elektropeña-ren azkenengo harribitxiak entzungo ditugu. Uda honetan handik eta hemendik jarritako abesti ederrenak biltzen saiatu nahiz, kurtsoa bikain hasteko!!!

Esate baterako, gurean izango ditugu Dixon, George fitzgerald, Demarzo edota Hot since 82!!! Sekulako saioa izango da lagunok!!! Beti bezela, arratsaldeko 8tatik 9ta Arraio Irratian!!!

UP THE KAIOLS!!!