Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Txoni eta Julen K gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurko Kaiolatik saioan Lasartetik etorriko zaigu bixita. Izan ere, TXONI eta JULEN K izanen ditugu estreinekoz kaiolan. Bi gazte hauek betidanik maitatu dute musika elektronikoa entzun eta dantzatzea, baina orain urte gutxi mahai txiki bat erosi zuten, eta harekin jolasten, gutxinaka zabaltzen joan diran beraien doinuak. Lehendabizi lasarten bertan, eta urteen poderioz, eta eszena elektronikoan jende asko ezagutzeak lagunduta, beste herrietara ere iritsi dira beraien Deep House doinuak. Gaur estreinekoz Arraio Irratian izango ditugu, dantza pixkat egin eta asteburua ondo hasteko!!! Ez galdu lagunok, UP THE KAIOLS!!!

10748767_10204422520116635_593555564_n

10744989_10204422520596647_615209178_n

Ulea handiaren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo!!! Aste hontako gonbidatu elektronikoa Ulea handia izango da. Azpeitiar hau orain hamasei urte hasi zen biniloak pintxatzen, 14 urte ingururekin. Naiz eta hasieran “progresive” doinuak ziztatzen zituen, bereala zaletu zen “techno” eta “hard-techno” doinuetara, erreferentzia bezala Ben sims, Chris liebing edota Dave Clarke zituelarik. Urte batzuk beranduago 90garren hamarkadako elektronika taldeak ezagatu zituen (Depeche mode, Kraftwerk, New order) eta honek aldaketa nabarmena eman zuen bere gusto eta estiloan, izan ere, momentu hartako musikari kaso egiteari utzi eta gustoko zuena jartzen hasi zen. Gaur egun ere ez du gustoko modan dagoena jartzea, bera betetzen duena baizik. Estilo bat baina gehiago sartu ohi ditu sesioro, eta teknika fiñez ezkontzen ditu gainera. Bihar bere abilezia entzuteko aukera izango dugu Kaiolatik saioan. Ez galdu lagunok, UP THE KAIOLS!!!

ulea

 

M_nu ren zuzeneko set-a kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurko saioan M_nu-ren bixita izango deu. Getariarra, kaiolazalea eta melomanoa, Manu urte dexente doa elektronika entzun eta harekin saltseatzen. Azken hilabeteotan bazter askotara ari da bere Deep goxoa zabaltzen, eta gaurkoan doinu horiek gure gela arroxera ekarriko ditu!!! Ez galdu lagunok, ireki belarriak, itxi begiak eta gozaatu gurekin!!! 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAOLS!!!

10625146_10203524432930626_5639836321410818185_n

 

 

Connor Noctambus-en set-a Kaiolatik saioan!!!

Aste hontako kaiolatik saioan Connor Noctambus handiak gure saiorako espreski grabatu duen sesioa bat entzungo dugu!!! Bilbotar gazte hau 16 urterekin hasi zen Fruity loops programarekin elektronika sortzen. Solfeo ideia handirik gabe, berak gustoko zituen artisten musikak inspiratuta (David Carreta, Trentemoller, The hacker, Iñaki Marín…) bere abestitxoak eraikitzen joan zen, estilo propio bat sortu arte. Bere doinuek Electro-techno, E.B.M eta House iluna dute ardatz, eta amorruz beteriko uneak melankolia eta tristezia transmititzen duten beste batzuekin nahasten ditu. Euskal ekoizle handi honentzat musika barrenak husteko tresna da, eta horretarako erabiltzen du. Joan den urtean BLACK OXYGEN izeneko EP bat kaleratu zuen I-TRAXX zigiluarekin, eta laister beste EP bat argitaratuko diote argentinako SURVIVAL ALLIANCE RECORDS-ekoek. Biharkoan, gure saiorako bereziki prestatu duen set bat entzungo dugu, ehuneko ehunean bere ekoizpenez osatua. Galdu egingo duzu???

UP THE KAIOLS!!!

c31a6d5c-fad5-480b-9bd3-17c01a840b61

 

 

 

 

 

Bihar hasiko da Kaiolatik saioaren denboraldi berria!!!

Opor luze eta emankor batzuen ostean, Kaiolatik saioa bueltan da!!! Lehengo urteari jarraiki, aurten ere gipuzkoako eszena elektronikoari merezi duen tartea eskeintzen saiatuko gara. Zuzeneko sesioak, elkarrizketak, gonbidatu bereziak, festen jarraipen berezia, agenda elektronikoa eta noski, gure kolaboratzaile nahiz korrespontsalak ere lanean jarriko ditugu kurtso berri honetan!!!

97983Ikaskurteari hasera emateko ni neu, Elektropeña izango nahiz biharko ordubete elektronikoaren arduraduna, eta udara honetan gehien mugiarazi nauten doinuak elkarbanatuko ditut zuekin!!! Badakizue lagunok, arratsaldeko 20tan hasi eta 21ak arte, Arraio irrati librean!!! 99.3 fm!!!