Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Hauteskundeen balorazioa

Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeek Zarautzen eta Euskal Herrian utzitako panorama aztertuko dugu gaurko saioan. Zarautzen, EAJk jaso zituen boto gehien, eta hark osatuko du gobernua, EH Bilduri lekua hartuta. Xabier Txurruka (EAJ) eta Mikel Goenaga (EH Bildu) zerrendaburuak izango ditugu gurekin.

Euskal Herri mailan, Nafarroa izan da albiste nagusia, erregimena eusten zuten indarrak gutxiengoan geratu ondoren. Aldaketa osatzeko lanean dabiltzanetako batzuekin egingo ditugu elkarrizketak: Laura Perez Podemos-Ahal Duguko Nafarroako zerrendaburua eta Geroa Baiko zerrendakide Maria Solanorekin.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Etxaburu (EH Bildu) eta Lasa (EAJ) gela arroxean

Kaixo!

Datorren asteko udal eta foru hauteskundeen aitzakian, udaleko bi talde nagusietako ordezkari bana gonbidatu ditugu gela arroxera: Jabier Etxaburu (EH Bildu) eta Imanol Lasa (EAJ). Legegintzaldi ezberdinetan, biak aritu dira gobernuan azken urteetan, eta datozen legealdirako ere aurkeztu dira zerrendetan. Aurrera begirako promesez baino, azken urteetako politikaz jarriko ditugu hizketan, bakoitzak egindakoaz eta egin ez duenaz. Herriko proiektu eta gai nagusien gainean galdetuko diegu.

Zer galdetuko zenieke zuk? Bota lasai, Twitter edo Facebook bidez, edo telefonoz, zuzenean, igandean bertan. Gogoratu, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Adiorik ez, iganderarte baizik!

 

 

jabier r52621_imanol

 

Desobedientziaz LIBRE!

manifalibre Beste epai bat iritsi da aste honetan Madrildik: Espainiako Auzitegi Nazionalak beste zazpi gazte zigortu ditu militantzia politikoagatik: Xabat Moran, Ibon Esteban, Igarki Robles, Marina Sagastizabal, Bergoi Madernaz, Ainhoa Villaverde eta Aiala Zaldibar. Seina urteko zigorra. Oraingoan, gainera, elkartasuna erakustea ere galerazi nahi izan dute, Ertzaintzaren laguntzarekin, sententzia kaleratu baino lehen gazteak atxilotzen hasita.

Denera 28 gazte epaitu zituzten Segiko kide izatea egotzita, torturapeko deklarazioak oinarri hartuta. Absolbitu dutenetako batekin hitz egiteko aukera izango dugu aste honetako saioan, baita Gasteiz Libre dinamikako kide batekin ere -gasteiztarrak dira zazpi zigortuetatik bost-.

Zarautz Libre dinamikako kideak ere izango ditugu gela arroxean, Garazi Mugertza zarauztarren kasua azaltzeko; bi urteko espetxe zigorra eskatzen diote, eta maiatza amaieran epaituko dute. Martxan dauden beste auzi batzuk ere ekarriko ditugu gogora.

EZ AHAZTU! IGANDEAN, 21:00ETATIK AURRERA, ARRAIO IRRATIAN! FM 99.3!

CEjaLGbWMAA38Gk.jpg large

Eraldatuz, Kapitalismotik at

Kapitalismoaren logikatik kanpo aritzen diren proiektu ezberdinak izango ditugu gaurkoan hizpide.

Uztaro Kooperatibak 10 urte beteko ditu autogestioaren bidetik eta bertako 2 kiderekin izango gara.

Bestetik, Errekaleor, Gasteizko auzora egingo dugu salto ta ber

tako projektuaren inguruan arituko gara.

Bukatzeko, M1ean Añorgan okupatu zen Firestone eraikinaz jardungo gara, egitasmoren nondik norakoaz. ERALDIAZ

Badakizue, 21’tatik aurrera 99.3 FM bitartez… Adiorik ez!

eraldi