Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Preso eta ama, oztopoak oztopo

Kaixo denoi!

Sara Majarenas euskal preso politikoak eta haren alabak jasandako eraso matxistaren ondoren, Sararen aitarekin hitz egiteko aukera izango dugu gaur. Orain arte bizi izandakoaz arituko gara Tomas Majarenasekin. Ostera, Oihana Etxebarrietarekin izango gara emakume preso politikoen inguruan aritu asmoz
Eta aktualitateari ere errepasoa egingo diogu aspaldiko partez.

Hau dena, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3an!

Brigadak 2017

Kaixo ahuntzok!

Brigaden inguruan arituko gara aste honetako saioan. Urtero bezala, 2017ko brigaden inguruko kanpaina hasi du Askapenak, eta helmuga ugari prestatu dituzte aurten ere: Argentina/Uruguai, Bolibia, Brasil, Mexiko, Venezuela, Herrialde Katalanak, Bretainia-ZAD, Italia eta Palestina. Horien inguruan, eta erakunde internazionalistaren beraren inguruan jardungo dugu Askapenako kide batekin, 30 urte bete dituzten honetan.

Hori eta askoz gehiago, betiko gisan, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Iparra galdu barik, etxean eta bizirik nahi ditugu

Gaurkoan, aspaldiko partez, presoak izango ditugu hizpide
Preso gaixoak, zehazki. Ibon Iparragirre ondarrutarraren anaia Gotzonekin izango gara zuzenean.
Gerora, Aiert Larrarte abokatuarekin izango gara.
Bestalde, gipuzkoan inposatu nahi duten errauskailua izango dugu elkarrizketagai gaur donostian Gurasos plataformak deituriko manifestaldi jendetsua aitzaki.
Hau dena eta gehiago… 21’etatik aurrera

Energiaren auziaz, Mikel Oterorekin

Kaixo lagunok!

Gai interesgarri eta mamitsu batekin gatoz aste honetan ere: energia. Krisi energetikoa, energia trantsizioa, alternatibak, interes ekonomikoak… Ertz asko dituen gaia da, eta horietako batzuei heltzen saiatuko gara, Mikel Oterorekin. Otero suhiltzailea da ofizioz, eta herri mugimenduetan aritua; besteak beste, Frackingaren aurkako mugimenduan. EH Bilduko legebiltzarkidea ere bada gaur egun, Gasteizko parlamentuan.

Hori eta bestelako kontu gehiago, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3! Ez ahaztu AGEko kamiseta esklusiboak ere baditugula irratsaioan parte hartzen duzuenontzat.

otero

Koop fabrika eta ekonomia soziala

Kaixo!

Aurreko astean erakundeetako zenbait politika sozialei buruz hitz egin ondoren, ekintzailetasun soziala eta ekonomia sozial eraldatzailea izango ditugu hizpide aste honetako saioan. Ekonomia modu hau zer den ezagutu eta alternatiba ezberdinen berri emango digute Beñat Irasuegi eta Leire Udabe gonbidatuek. Olatukoop eta Koop fabrika zer den azalduko digute, besteak beste.

Hori eta gehiago, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

*Ez ahaztu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kamisetak ditugula saioan parte hartzen duzuenentzat. Deitu: 943 86 81 83.
olatukoop