Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

WTO go home!

Kaixo ahuntzok!

Donostiara begira jarriko gara gaurkoan, WTO Munduko Turismo Erakundearen goi bileraren harira, dozenaka eragilek deitutako “Borroka sozialen astea” aztertzeko. Bizitza Da Handiena dinamikaren baitan, eraikin publiko bat okupatu zuten astearen hasieran, eta hamaika jarduera eta mobilizazio izan dira egunotan, baita errepresioa ere (identifikatuak, Zarauzko bi lagun atxilotuak…I). Horren guztiaren inguruan aritzeko, Estitxu Eizagirre izango dugu, Argiako zuzendaria.

Beti bezala, astearen errepaso, efemeride eta guzt! Igandero,21:00etatik aurrera, Arraio Irratian!  FM 99.3!

Esan Dozenki!

Kaixo Ahuntzok!

Igande berezia izan dugu gaurkoa! Maiatzaren 20a, Arraio Irratia uhinetan emititzen hasi zen eguna, Putzuzulo amets fabrikatik. Hamabigarren urteurrena ospatzeko, lagun zahar eta berriekin hitz egin dugu, eta artxiboan ere arakatu dugu une gogoangarrien bila.

Beti bezala, igandero 21:00etatik aurerra, Arraio Irratian! FM 99.3!

Aupa Arraio! Esan Dozenki!

Euzkadi S.A-ri begira

Kaixo lagunok!

Arraio Irratiaren urteurrenarekin jarraitzen dugu, eta maiatzaren 24an izango den hitzaldi batetik tira osatu dugu gaurko saioa, Ahoztar Zelaieta kolaboratzailearekin. Euzkadi S.A, gen corrupto del PNV liburuaz, De Miguel auzian egindako lanaz eta turismoaz aritu gara, besteak beste. Nola ez, efemerideen atala ere ezin falta.

Gogoratu, igandero 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

ETAren amaiera

Kaixo lagunok,

Bi asteko etenaren ondoren, irratsaio berezi batekin itzuli gara, aste berezi batean. 60 urteko bideari amaiera eman dio Euskadi Ta Askatasuna erakundeak, eta modu batera edo bestera harekin lotura izan duten lau zarauztar ekarri ditugu gure mikrofonoetara: Antton, Joseba, Pili eta Diego. Aste honetan sentitu eta bizitakoak kontatu dizkigute.

ETAk bukatu du bere bidea, baina Arraio Irratiak ez, noski! 12. urteurreneko ekitaldiekin jarraituko dugu. Eta gogoratu: igandero, 21:00etatik aurrera, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula! FM 99.3!

Altsasukoak, Boro… ASKE!

Kaixo lagunok!

@Ekinklik

Iruñean Altsasuko gazteen alde egindako manifestazio historikoaren biharamunean, nola ez, gazte horien epaiketa izan dugu hizpide. Manifestazioan izan ginen gu ere, eta han bildutako iritziak izan ditugu entzungai.

Altsasukoena ez da, ordea, bihar Madrilen hasiko den epaiketa bakarra: La Haineko kazetari Boro ere epaitzekoak dira, monarkiaren aurkako protesta baten berri emateagatik. Epaiketa aurreko orduetan, Bororekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Muntaia polizial hauen berri emateaz gain, Lakaritarren kolaborazioa ere izan dugu asteon.

Igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3! Esan dozenki!