Gaurko irratsaioan Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren txanda izango da. Berarekin Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka aztertu dugu luze eta zabal. Gainera Tertualias en cuarentena atariak zuzenean emititu du irratsaioa mundu osorako. Hemen duzue ikusgai:
Bueltan gea, hasi degu Ahuntzaren Gauerdiko Eztularen 16. denboraldia!
2022. urtea hastearekin batera ekingo diogu gela arroxean gure eztulak botatzeari. Oraingoz Putzuzulo Gaztetxetik eta Ijaunaren gidaritzapean, igandero 21:00etatik aurrera elkarrizketak eta kolaboratzaileak izango ditugu FMko 99.3an eta www.arraio.eus webgunean entzungai.
Eta hasteko, Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu bere liburu gomendio eta hausnarketa ezberdinekin. Ondoren Naiz irratiko “Etxerako kunda” irratsaioaren zuzendari nagusia, Patxi Uranga, etorri da, irratsaioaz, presoez eta espetxeaz hitzegitera.
Gaur agurtu dugu 2020-2021 denboraldia. Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak 15 urteetan zehar egindako irratsaio ezberdinen grabaketak jarri ditugu, Edonatori deitu diogu ea gogoratzen zen zerbaitetaz eta irratsaio honetan jarritako abesti mitiko batzuk ere berreskuratu ditugu. Amaitzeko, efemeridetxo batzuk eta lixto.
Honekin agurtzen gara oraingoz, Putzuzulo Gaztetxean egin dugun azken irratsaio izango delakoan, baina Zarautzen Gaztetxe berri batean berriro uhinetara itzuliko garelakoan, gaiztoak izan eta entzun Arraio, redio!!!
Igande honetan ere gonbidatu ugari izango ditugu gela arroxean. Batetik, Ekida sozialisten kultur ekimeneko kide bat izango dugu, eratu berri duten proiektuaz aritzeko. Hainbat espaziotan hasi dira lanean, besteak beste, webgune baten bidez eta ‘Manifestua’ izeneko ikuskizunarekin.
Bestetik, Nerea Loiola idazlea ere izango dugu gurean, argitaratu duen azken liburuaz aritzeko, besteak beste. Epizentroa izeneko narrazio bilduma plazaratu du idazleak, zazpi ipuinez osatua. Haur eta gazte literaturen aritu ondoren, helduei zuzendutako lehen lana azalduko digu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako mikrofonoetan.
Ohi bezala, efemerideen tartean eta bestelako kontuak ere ez zaizkigu faltako! Badakizu, igandero, Arraio Irratian, FM 99.3an!
Igande honetan, ekainak 6, Irungo Harrera sareko kideak izango ditugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioan. Beraiekin, Irun eta Hendaia arteko sasi-mugan gertatzen ari denaz jardungo gara patxadaz. Horren aurretik Samai-zuloko sorgiñaren bixita izango dugu, beti bezala gauza interesgarriak ekarriko dizkigularik. Eta amaitzeko, maitasun/gorrotozko efemerideak!
Hau dena, igande honetan, ekainak 6, gaueko 21:00etatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean