Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Idoia Lizeagarekin lore kultura ikasten

Iepakaixou ia denoi!

Ekaina estrenatzearekin batera irratsaio berri bat egin dugu. Eta beste behin inon topatuko ez duzun edukiarekin. Merkatua Bizirik elkarteak antolatu zuen hitzaldi bat eskeini dugu, Idoia Lizeagak lore kulturari buruz eman zuena hain zuzen ere.

Entzun eta goza ezazue!

Gure 19 urteak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 25, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioaren ibilbidea errepasatzen aritu gara. Arraio irratiak 19 urte bete ditu eta baita gure irratsaioak ere. Urte guzti hauetan eginiko kuñak, erabilitako sintonien abestiak eta abarrak errepasatu ditugu.

Datu bat ere eman dugu: 2024. urterarte 523 irratsaio ditugu grabatuak!!! Guztiak gure fonotekan dituzue eskura.

Zorionak irratsaiotik pasa zareten esatari, kolaboratzaile, gonbidatu eta elkarrizketatu ia denei!

Samai-zuloko sorgiña eta Nakba

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu. Beti bezala liburu bat ekarri du eskuartean, eta gaurkoan herriko liburu bat: Olatuak sutzen direnean. Horri buruz jardun ondoren euskaraldiari buruz ere aritu gara, hika pixkat praktikatuz. Irratsaioa amaitzeko, Nakba izan dugu gogoan, Ahotsa eta Hamaika telebistetako korte bana eskeiniaz.

On egin!

 

Badator euskaraldia!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 11, euskaraldia izan dugu hizketagai. Horretarako Uxoa, dinamizazio lanetan ari dena, etorri zaigu gela arroxera. Berarekin solastu gara euskaraldiaz, euskaraz eta hizkuntza ohiturez.

Amaitzeko, laster ospatuko dugun Arraio irratiaren 19. urteurren ekitaldiak errepasatu ditugu.

Entzun ezazue!

 

Zarauzko hitanoa aztergai

Iepakaixou ia denoi!

Opor luzeeeen ondoren bueltan gara. Eta beste behin ere eduki esklusiboekin! Gaurkoan, maiatzaren 4ean, pasa den apirilaren 30ean Euskaraldiaren baitan antolatu zen hitzaldi bat emititu dugu. “Zer zeka(na)u esateko?” izenburupean Aner Peritz eta Amaia Zalduak euren bizipen, hausnarketa eta abarrak partekatu zituzten.

Entzun ezazue!