Press "Enter" to skip to content

Egilea: Bapateko_unibertsoa

Nazioarteko inprobisazioari begiratua

Aupale!

Aste hontan gurian nazioarteari begira ipiniko gara, musikaren laguntzarekin. Batetik, azken astean ospatu den Nazioarteko Inprobisatzaileen birari errepasoa egingo diogu. Bestalde, Atlasen Kubako esperientzia aitzakiatzat hartuta, trobari lekutxo bat egingo diogu. Gainerakoan, Big Bang sekzioa, Ane Aizpuruaren puntu eraztuna eta teleskopiotik udarako bertso-musikatuak izango ditugu.

Hau ta askoz gehiago 20tatik aurrea 99.3FM-n!!!!

 

 

 

 

Denboraldiko azken saioa sorpresaz betea!

Ieupakaxo!!

Gure denboraldiko azken saioa sospresaz bete betea dator! Big Bang-en hiru sateliteak hobeto ezagutzeko aukera izango duzue eta Saturnoko puntu-eraztunetan berriz, urte osoko errekopilazioa izango duzue entzungai, zein erantzun gustatu zaizue gehien? Teleskopiotik atalean ere hiru sateliteak aditzeko aukera izango duzue eta udako agenda ere errepasatuko dugu. Asteazkenero bezela 20:00tatik aurrera 99.3 FM-n, EZ GALDU!

Bapateko Unibertsoa

Aner Peritz gurian!

Ieupakaxo!!

Gaur gurian Aner Peritz izango degu gonbidatu gisa. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa jokatu berritan, txapeldunorde geratu den zarauztarra. Horrez gain, Saturnoko puntu eraztunen atalari amaiera emanez, Ane Aizpuruaren puntu erantzuna izango deu Bapateko Unibertsuan. Gaurkuan ere, menu goxo ta berua gela arroxetik, EZ GALDU!

20:00 tatik aurrera 99.3 FM!!!

Nahikari Gabilondori elkarrizketa!

Ieup bertsozale!

Aste honetan Bapateko Unibertsoan Nahikari Gabilondo elkarrizketatuko dugu, bere bertso ibilbidea errepasatuz eta hemendik aurrera dituen asmoak aipatuz. Saturnoko puntu-eraztunetan Kepa Maiz-en erantzuna adituko dugu, eta teleskopiotik sekzioari dagokionez, zazpi urte egingo dugu atzera, Nahikari bera aditzeko hain zuzen ere. Animatu!!