Press "Enter" to skip to content

Egilea: Bapateko_unibertsoa

Maite Aizpurua eta Jone Lizarralde gai-jartzaileak!

Aupalee!

Aste hontakuan, Maite Aizpurua eta Jone Lizarralde gai-jartzailiak izangoitugu gurian, bertsolaritzan ze papel jokatze duen, nola funtzionatzen duen… kontatzeko. Bestalde, aurreko ostiralean San Pelaioko jubilatuen soziedadean izan zen saioaren berri ere emango dugu. Baita, juan berri zaigun Aitor Sarasuaren ofiziyua ere gure omenaldi xume mouan.

 

Astero bezela 8tatik aurrea! 99.3FM!

IMG_20181116_224058.jpg bistaratzen

IMG_20181116_224058.jpg
1.4 MB

 

Bertso-esperimentua!

Jendeak eskatua bueltatzen saiatuko gara gaurko saioan. Bat-bateko saiotxo egiteko asmoa dugu gaurkuan gurian. Ariketa ezberdinak egiten saiatuko gara zuok etxean ere noizpait egin nahiko bazenukete ere…

Esti Iregiren puntu eraztuna entzuteko modua eta beste astebetez teleskopiotik begira ere jarriko gara. Astero bezela 8tatik aurrea 99.3 FM!!

 

Motxian Bertso-eskolako kideen bixita

Aupa aupa!

Aste hontako sayuan kabituko ote gea Gela Arroxian? Motxian bertso-eskolako kidiak etorriko zaizkigu Bertsolaritz Txapelketen inguruan egindako ikastaro baten berri eman eta eztabaidatzera.

Hortaz gain, asteroko menua baina labetik atera berri: Big Bang, Mikel Gurmendi “Muso”-ren puntu eraztuna ta giro ezin hobia astia indartsu hasteko…

IMG-20180903-WA0006.jpg bistaratzen

Ez galdu!