Press "Enter" to skip to content

Egilea: Bapateko_unibertsoa

Toldotik At! irratsaioaren 5. atala

Bosgarren irratsaio honetan Miarritzen osptatu den G7a eta Baiona eta Hendaiako Kontragailurra izan ditugu hizpide: Lander Arbelaitzek han gertatutakoak kontatu dizkigu. Hori gutxi ez eta Ainhoa Baglietto gonbidatu dugu gela arroxera, 47 herritarren aurkako epaiketaren nondik norakoak azaldu eta hurrengo deialdiak gogoratzeko.

Bapateko Unibertsoaren azken saioa!

Apakaxou!

Gaur izango deu Bapateko Unibertsoan azken saiua.  Urteko errepasua, Aner Peritzen finaleko bertsoaldi pare bat eta puntu-eraztunetako primiziya. Plazer bat izan da aurtene zuen belarriyak goxau eo izorratzia. Txistu jo dezute baña maite zaituztegu oraindik! Ondo segi!

Aner Peritz, Jon Gurrutxaga eta alde oneko sorpresa!

Irati Alcantarilla atzo, txapela jantzi berri. Atzean, Aner Peritz <em>Euzkitze</em>, txapeldunordea.

Apakaxou!

Aste hontan bi gonbidatu berezi izangoitugu: batetik, Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketan txapeldunorde gelditu zan Aner Peritz zarauztarra, eta bestetik, Mintzola eta Mikel Laboa Katedraren saria eskuratu dun Jon Gurrutxaga azpeitiarra.

Zuen goxagarri 20tatik aurrea!

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea amaitu da

Bukatu da bukatu da, bukatu da se acabo!

Holaxe ziyon kantuak eta halaxe gertatu zayo Gipuzkoa Bertsotan ekimenai ere. Fase honek utzitako ondoriyuak eta analisiyak izangoitugu aipagai. Iñigo Mantzizidor “Mantxi” eta Ainhoa Agirreazaldegi izangoitugu elkarrizketatu gisa. Puntu-eraztunetan berriz Marimin Aizpuruan erantzun fantastikua izango deu.