Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Zinema Itsua_ 7.saioa

Kaixo!

Uztailan Arraio Irratia erdi oporretan dagoen arren gaurkoan Zinema Itsuaren saio berri bat izango duzue entzungai gaueko 21:30tatik aurrera.
Batzuentzat opor garaia dela eta, saio ezberdin bat proposatzen dizuegu. Gaur Paris, hiri aski ezaguna, filme desberdinen bidez ezagutuko dugu.
Honez gain Artelekun izan diren Arte Feministaren inguruko jardunaldiez arituko gara.

Hor izango zaretelakoan… à bientôt!!

Thelma & Louise

Zinema Itsua VI

Gabon entzuleok,

Bihar Zinema Itsua VI beranduxeago hasiko dugu aurretik Intxaur Saltsa saioa izango delako. Beraz bihar, ATALKA MARATOIA!!
Ucraniako lurraldeetan barrena bidaiatuko dugu “Everything is illuminated” filmarekin. Eta duela gutxi zendu den Elias Querejeta ekoizlearen lanari errepaso bate egingo diogu.

Bihar arte,

Thelma eta Louise

everything_is_illuminated

ATALKAN DORDOKAK, MARMOKAK,…

The AbyssAste bete berandu baina, gogotsu gatoz berriro ere,arraioko uhin askeetan murgiltzeko prest.
Azken egunetan protagonista izan ditugun marmokei buruz, badu zer esana gure aste hontako gonbidatuak.
Nagore Zaldua,biologoa, dordokekin lanean ibilia eta gaur egun marmoken inguruko tesia burutzen ari dena, Atalkako elkarrizketa saioan, Cocorosieren musikarekin tartekatuz.
Gonbidatuak zaudete entzutera!!

ZinemaItsuaren 5.saioa: Ostarrena Zinekluba

Arratsaldeon!
Gaurko saioan Zumaiako Ostarrena Zineklubaren inguruan arituko gara hizketan eta beraiekin izan genuen elkarrizketa entzungai izango duzue gaueko 21:30tatik aurrera.

Bestalde, zineklubera azaltzeko gogorik izanez gero, gaur bertan 22:00tatik aurrera “Una Pistola en cada mano” pelikula izango duzue ikusgai Aitamari aretoan

muxu bat

Thelma eta Louise
254471_286999014743345_594525092_n

Pottors ta Klito ATALKAN!!!

Atalkako Intxaur saltsa saioan gonbidatuak izango ditugu gaur gauean. Datorren asteburuan Putzuzulo gaztetxean ospatuko den Musika Errebolta Feministaren inguruan hitz egiteko, Pottors ta Klito taldeko kideak etorriko dira Arraio Irratira. Jardunaldi hauen inguruan hitz egingo dugu, baita taldeari buruz ere, formazio berriarekin orain gutxi estreinatu dira-eta. Emakumez osatutako taldeen musika entzuteko ere aprobetxatuko dugu.

Guztia, 22.00etatik 23.00etara, Arraio Irratian!!!

MEFEST