Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan, martxo moreaz hitz egin dugu sare feministako kide diren Kris eta Marijerekin. Aurten, diseinatzen urteak daramatzaten proiektua, Emakume etxea, aldarrikatu eta jakinarazi nahi dute.

Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan, martxo moreaz hitz egin dugu sare feministako kide diren Kris eta Marijerekin. Aurten, diseinatzen urteak daramatzaten proiektua, Emakume etxea, aldarrikatu eta jakinarazi nahi dute.

Podcast: Play in new window | Download
Ostegun honetako Zinema Itsuan Beti bezperako koplak laburmetrai kolektiboaz hitz egitera etorriko zaizkigu Arrate López Apellániz eta Oihana Leunda atalkari ohia.
Animaziozko lana honek Maialen Luanbiok indarkeria matxistari idatzitako koplak ditu ardatz eta nazioarteko hainbat film jaialditan izan da.
Ez galdu, 21:30etatik aurrera, 99.3an

Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan urrutira joan beharrik gabe, madrilgo Blanca Rodya elkarrizketatu degu,
Ezagutzen ez duenantzako , Accidente eta Troika taldeetako partaidea.
Zuzenean berarekin, gustora aritu gea kontu desbedinetaz filosofatzen, jaja
Podcast: Play in new window | Download
Badakigu urtea aspaldi hasi zela, baina urteko lehenengo saioa gaur egingo dugunez, urte berri ooooon!!! Oraingoan, urtarrileko efemerideak eta Tina Modottiren bizitza izango ditugu hizpide. Emakume hori nor izan zen jakin nahi baduzue, beraz, sintonizatu 99. 3 FM 21:00etatik aurrera.

Baina ez da hori dena! Izerditan blai saioari aurre hartu diogu eta futbolari buruz hitz egingo dugu guk ere! Zarauzko emakumeak futbolean nola hasi ziren jakingo dugu Agurtzane Loiolaren eskutik, eta plaieroetatik ere bueltatxoa egingo dugu.

Podcast: Play in new window | Download
1972ko Joko Olinpikoetara bidaiatuko dugu gaur gauen. Munich-en ospatu ziren jokuetan filmatu zuten “Visions of eight” dokumental kolektiboa. Garaiko zortzi zuzendari ezagunek osatu zuten dokumentala, bakoitzak jolasen ikuspuntu pertsonal bat emanez. Antiheroia, homosexualitatea, galtzaileak eta idealen zentzugabekeria bezelako gaiak jorratu zituzten.
1972ko Joko Olinpikoen dokumental “anti-ofizial” ekarriko dugu gaur Zinema Itsura.
Ez galdu!
