Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Kaxubiarren eskola mintzagai, Atalkan

Kaxubiarrak Poloniako iparraldeko Pomerania eskualdean bizi dira, eta kaxubieraz mintzatzen dira. Eslaviar hizkuntza gutxitu bat da, eskualdeko hizkuntza gisa aitortua dagoen bakarra Polonian. 108.000 hiztun ditu; orotara, 240.000 lagunek osatzen dute kaxubiarren komunitatea. Berriki kaxubierazko lehen eskola ireki dute, eta Maialen Sobrino baztandarra gonbidatu dugu haren inguruko informazioa gertutik ezagutzeko. Euskaldunek eta kaxubiarrek duten harreman estua ere azalduko digu Sobrinok.

Elkarrizketa ez ezik, berrikuntzak ere izango ditu gure saioak. Jakinaren gainean jartzeko, hori bai, entzun saioa! 21:15ean entzungo dugu elkar!

Atalkariok bueltan gara, denboraldi berria gogoz hasteko prest!

Aurtengoan berrikuntzekin gatoz, betiko saioez gain ahots berriak eta gai berriak entzuteko aukera izango baita Atalkan.

ZINEMA ITSUAn Marlene eta Louise elkarrekin arituko dira berriz ere. Zineaz eta arte honek dakartzan bitxikeriez hitz egingo digute, beti ere soinu banden laguntzaz.

Belarriak astintzeko aukera ere izango da Lopandere eta M.A.ren eskutik GORKEYAn. Hainbat estilo eta garaitako emakume taldeen istorioak eta abestiak zuengana heltzeaz arduratuko dira.

ELKARRIZKETA saioa ez da faltako.  Gai ezberdinei buruzko elkarrizketa eta solasaldiak entzuteko aukera ezin hobea.

Azkenik, KITZIKAN saio berrian, Kim eta Pam.en eskutik  erotikaren mundu zabala ezagutzeko aukera izango  dugu. Kanpoan geratzen diren desira, edota  normetatik at dauden  praktikei buruz arituko zaizkigu. Eta noizean behin kontaketa erotikoak izango dituzue entzungai, gauak goxo goxo amaitzeko.

Ostegunero izango gaituzue gela arroxetik zuzen zuzenean.

Arraio Irratiko 99.3an!!!

 

Zinema Itsua bueltan da!

Aurten denboraldiaren berrikuntzarik garrantzitsuena Marlene eta Louise berriz ere elkarrekin arituko garela da. Eta lehen saio honetan ez gara bakarrik egongo, Oihana Leunda eta Arantza Arruti izango ditugu Zinemaldian gertatukoaren berri emateko. Beraiekin jaialdian gertatutakoa errepasatu eta bertan izan dituzten sentipen eta bitxikeriei buruz arituko gara.

Beraz ez galdu aukera, ostegunean 21:00etatik aurrera FMko 99.3an

Mantenu-lanak

Mantenu-lanak direla eta, datozen orduetan ez da Arraio entzuterik izango. Barkatu eragozpenak. Lehenbailehen itzuliko gara.