Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Kaixo, zure hilekoa naiz!

Bada ez dakigu konturatu zareten, baina, bai, Atalkariok zuen hilekoak gara! Kaixo!

Ezaguna egin al zaizue izenburua? Eta jarraian jarri dugun irudia? Duela urte batzuk, iragarki batek horrelaxe irudikatu zigun emakume batzuok hilero izaten dugun odoljarioa: traje eta kapelatxo gorri dotore eta moñoñoaz lagundurik, bere burua neska bati aurkeztera etorri zen. Eta hori nahikoa ez eta konfetia -’emakume’ bihurtu izana ospatzeko- eta kontsolatzeko jarrera -’emakume’ bihurtu izanak pena emanez gero- zeramatzan berarekin.

Zenbat topiko asmatu dira hilekoaren inguruan? Zergatik daukate batzuek hilekofobia? Zergatik batzuetan sekulako garrantzia ematen zaio eta beste batzuetan baztertu egiten da? Eta hilekorik gabekoekin zer gertatzen da? Horretaz guztiaz hitz egiteko, laguntza eskatu diegu gure irratikideei eta bi etorriko zaizkigu euren esperientzia eta iritzia ematera. Baina ‘mahai-inguru’ horretaz gain, pelikuletan eta telebistan ere, menstruazioa nola irudikatu duten kontatuko dizuegu.

Ez galdu gaurko Zinema Itsua. 21:00etatik aurrera, zuen irrati Arraion, 99.3 FMn edo internet bitartez.

atalka

Gaur abenduak 28 , oporretan gaudenez, ez da  irratsaiorik egongo.

Barkatu eragozpenak.

BIHAR KITZIKA B.D.S.M.2

Irratsaio honetan, Bedesemea  gehio argituko dugu: nundikan dator, materialak, eszenak… eta fantasiaren garrantzia aipatuko dugu baita. Mina eta plazerraren harremana ere aztertuko dugu.

Artefakteetan, gai hontako film bat gomendatuko dizuegu.

Eta bukatzeko, gure entzunle erotiko batek emailera bidali digun Frikzio latza. Ez galdu!! Bihar,21.00 etan!

Euskararen inguruko berriak ardatz gaur Anabasan

Euskararen Egunaren ondorena aprobetxatu dugu euskararen egoerari buruz gogoeta egiteko. Horretarako, Euskal Herrian Euskaraz taldeko Urko Aierbe etorri zaigu Putzuzuloko gela arroxara, harekin nazio mailako irakurketa egingo dugu.

Bestalde, Mikel Laboa eta Xabier Lete abeslariak ere gogoratu ditugu, abenduan hil baitziren haiek, duela bederatzi eta zazpi urte, hurrenez hurren.

Bistan denez, geurean gai bat baino gehiagok dute tartea, eta horregatik deitu diogu Anabasa Atalkako kapitulu berri honi.

 

 

 

Emakumeek ere konposatu dituzte soinu-bandak

Zinearen Historiaz jardun genuen aurrekoan eta esan genuen soinua sartzeak Zazpigarren Artea irauli egin zuela. Audioa sartzeak, elkarrizketei ez ezik, musikari ere egin zion tokia eta, hain zuzen ere, abestiak izango ditugu protagonista gaurkoan. Izan ere, ba al dago soinuak bere papertxoa ez duen eszenarik? Kontuan izan, isiltasuna ere soinuaren barruan dagoela. Kar, kar.

Jocelyn Pook-ek egin zuen soiniu-banda.

Melodiak, beraz, gaurkoan. Memories of Africa-n abioian hegaz zihoazen bitartean belarriak gozatu genituen; The shining-go egonezina areagotu ziguten notek eta Carmina Buranak eragiten duen arnas-mozketa ukaezina da. Baina, baina, baina… Ba al dakizue soinu-banda batzuek, aita ez, ama dutela? Ba al dakizue emakume konposatzaileek egindako soinu-bandak zein diren?

Erantzunak gaurko saioan emango dizkizuegu. Ez galdu, hortaz, Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian, 99.3 FMn.