Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Azken Portuko bertso eguna hizpide izan dugu gaur

Geure saioaren izenari ohore eginez, anabasaren anabasa egin dugu gaur. Batetik, SKAPAko komisiyoko kide Markel Eizagirre elkarrizketatu dugu, telefonoz. Etzi egingo den Azken Portuko Bertso Eguna hartu dugu aitzakiatzat. Horrez gain, Gorkeyako gure kideek abiatutako zozketaren zozketa ere egin dugu. Beraz, adi-adi egon, Les filles de illighadad taldearen kontzerturako hiru sarrera zeurea izan baitaitezke. Matriuska eta Nonameren solasaldiak bete du gainerako tartea.

 

 

Gaurko hitza egitasmoari harturiko irudia. Euskaljakintza.

 

Gorkeyan LES FILLES DE ILLIGHADAD musika taldea

Kaixo!! Gaurko Gorkeyan Nigerrera joan gara. 3 neskez osatutako musika talde hitzela izango dugu gaur Arraioko uhiñak bibratzen, baina Martxoaren 3an Putzuzulo Amets Fabrikan zuzenean ikusteko

aukera izango duzue. Eta Gorkeyan sarrerak ditugu. Sarrera hauek lortzeko Facebooken jarri dugun argitalpenari “atsegin dut” eman eta zozketa baten barruan sartuko zarete.

Facebookeko argitalpena: https://www.facebook.com/arraio.irratia/posts/1636293599786844?pnref=story

Film biografikoak gaurko Zinema Itsuan!

Iritsi da gure txanda berriz ere. Gaurko Zinema Itsua film biografikoei buruz izango da. Historian, atzera eginda, garrantzitsuak izan diren emakumeen bizitzez hitz egiten duten filmak ekarriko ditugu gela arroxara. Edota artea eta sorkuntzarekin loturako artisten bizitzak erakusten dizkiguten lanak. Beraien ibilbidea bakarka edota garrantzitsuak izan diren gizonezkoen aldamenean egondako emakumeen bizitzak zinemara nola ekarri diren aztertuko dugu gaurko saioan.

Beti  bezala soinu banden konpainiaz.

21:00etatik aurrera, FMko 99.3an!

 

Zingira eskola ezagutu dugu Anabasan


Hil honetako lehen anabasa egin dugu. Hezkuntzari heldu diogu oraingoan; Zingira eskolako Donna Apellaniz elkarrizketatu dugu Putzuzuloko gela arroxan. Haurrek berez dakarten ikasteko grina lantzen dute eskolan, bakoitzaren erritmoa eta izaera errespetatuz.

Hori bakarrik ez, euskararen inguruko azken berriak ere izan ditugu hizpide.

 

Beraz, badakizue, belarriak xut ipini biharko errepikapenean, 14:00!

 

(Irudia: Karkara)