Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Zinema Itsuak ekingo dio apirilari

Atalkarien baimenarekin, Zinema Itsua izango duzue bihar gauean entzungai; izan ere, errepikapena jarri ostean, irratsaioa egiteko gogotsu gaude Louise eta Marlene.

Oraingo honetan, sasi-irratsaioa eskainiko dizuegu, ordea. Zergatik diogun hori? Bada, askotan esan dugun bezala, guk nahi dugun informazioa lortzea zaila egiten zaigulako, eta bilaketa amaigabe horretan, gainera, informazio sexista azaltzen zaigulako.

Horregatik, bihar, emakumeoi gomendatzen zaizkigun filmez hitz egingo dugu. Eta aitor ezazue: ziur, asko ikusita dituzuela!

Bihar, 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua, gela inoiz baino arrosagotik zuzenean.

 

Zinema Itsuaren errepikapena entzungai

Kaixo, zinemazaleok!

Hasteko, lehengo asteko huts egitea azaldu nahi genizueke: greban geunden. Eta, bihar, pena handiz, baina aurreratu nahi dizuegu ez dugula zuzeneko saiorik egingo; izan ere, gure Louise ezin izango da etorri.

Kontuan izanik Errementari estreinatu berri dela, Maite Bastosi egindako elkarrizketa eta Igelak filmari buruzko solasaldia bildu zituen irratsaioa jarriko dizuegu! Eta Aste Santutik bueltan, indarberrituta eta gai interesgarriekin itzuliko gara.