Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Bihar, atalik ez

Badakigu irrikaz zaudetela gu entzuteko, baina bihar, ajea izango dugu; izan ere, gaur Arimen gaua ospatuko dugu. Horregatik, ez da Atalka saiorik izango.

Barkatu eragozpenak eta datorren astean Zinema Itsuan ikusik dugu elkar!

Emakume Anabasa abian da!

Gaurko saioan gure aurkezpena egin dugu. Aurtengoan Amanita, Nymeria eta Matriuska ibiliko gara gela arroxean, Anabasan!

Saio honetan hainbat emakume ikustarazteko saiakera egingo dugu, iraganeko eta etorkizuneko ohitura, erronka eta jakintzen arteko zubiak aurkitu eta uhinetatik helaraztea da gure helburua. Horretarako 3 atal izango dituzue entzungai: Hilabeteko emakumea, hilabeteko telesaila edota liburua (gora frikiak!) eta hilabeteko hitza.

Hilabete honetako telesaila eta liburua bat datoz, DIETLAND. Zoragarriak biak ala biak; hortxe proposamena!

Hilabeteko hitza, aldiz, BARGASTA! Emakume desobediente, errebelde, bihurri edo lotsagabea.

BARGASTAK UHINETAN!

Gorkeyako Duo-ak

Kaixo!!!

 

Gorkeyak ere hasi du ikasturtea. Piskat errebelde etorri gea eta gaurkoan gizonei ere kabida emango diegu gure irratsaion.

Ez da ez zaigulako gustatzen egiten dutena, baino  egia da, saiatzen garela emakumezkoek eukitzea protagonismoa gure irratsaioan. Iruditzen zaigu gizonek izan dutela esparru honetan  nahikoa aipamen. Baño gaurkoan biak izango ditugu protagonista DUOen bidez, nahiko lista bariopintua dugu baño maitasun handiarekin aukeratutakoak dira. Espero gustatuko zaizuela.

Gaur ostegunero bezela gaueko 21:00tatik aurrea Atalka izango duzue entzun gai, zehatzako GORKEYA! Gure musikarekin zuen belarriak kitzikatzeko prest!

 

 

5, 4, 3… Grabatzen!

Badator berriz ere Zinema Itsua! Marlene, Louis, Coraline fitxajea eta Arantxa Arruti urrezko kolaboratzailea Donostiako alfonbra eta besaulkietan ibili gara, han-hemenka, zuei hango berri emateko. Ikusitako pelikulak eta bizipenak kontatzeko prest gatozkizue, beraz.

Baina, baina, baina, Donostiako Zinemaldiak ere badu laguntxo bat; Zinemaldi alternatiboa, alegia. Aurten, Txantxarreka gaztetxean antolatu dute, eta Markel Ormazabalekin hitz egingo dugu xehetasunak jakiteko.

Badakizue: entzun gaitzazue itsu-itsuan, zuzenean, 99.3 FMn, bihar 21:00etatik aurrera.

 

Bide batez…  SSIFF??? Zer iruditzen zaizue izen berria? Twitterren galdetuko dugu ea zer iritzi duen jendeak.