Podcast: Play in new window | Download

Arratsalde on, entzule maiteok:
2026ko lehengo saiua hementxe dezue entzungai. Urtia hasteko, sortzaileen txokoan kolaboratzaile berri bat izan genun eta Trumpek Venezuelan egindako esku hartzea izan zuen mintzagai. Aipatutako kolaboratzaile hori Jon Muñoa da (Noran anaia) eta Mexiko Hiritik politikaz jardun du.
Gure saioko izarrak, ordia, gonbidatua dia eta larunbatean Ostadar (Lakari-Arrano) plaierotako hiru kide elkarrizketatu genitun. Ano-ano-ano Lakari Arrano! Eskerrik asko Mimi, Nahia eta Urko gurera etortzeagatik. Kostata, baina azkenian konbetzitu genun plaierotako talderik onena gure programa etortzeko. Izane, Zarauzko plaierotan brillo pixkat falta zan eta hori ematia lortu du Ostadar taldeak. Elkarrizketan gai asko izan ditugu hizpide baina gehienbat talde kiroletan txarra izateaz harro eotiaz hitz egin deu. Ostadar taldean ez dulako inporta penaltiya edo “saque de banda” ez baituzu bereizten. Helburua lagunartean ondo pasatzia da. Dena den, sekretutxo baten berri eman ziguten gure gonbidatuak eta, beraz, KONTUZ BESTE TALDIAK! Euskal futbollerak entrenatzen hasi dia eta egurra ematea datoz!
Irratsaiuakin bukatzeko agendan berri eman genun, larunbatean bertan Hiruputzun entzungai eontzian Gailu eta Fly Shit taldea eta hurrengo ostiralean (urtarrilak 23), Oriyoko Gaztetxian Odei eta La Basun kontzertua. Horrez gain, gonbidatuek saioaren ondoren, Markinako desbiatuen festara juteko gonbita luzatu zuen.
Besteik gabe entzuleok, hurrengo saio arte eta besarkada bana.
1,2,3 TUMAMARRATXA!



