Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Emakume ahotsak ZarataZarautzen

Otsailaren 8ko irratsaioan Juanma edukiko dugu berriro ere gonbidatu bezala. Oraingoan gainera, emakume ahotsez beteko digu astero egiten dugu ordu eta erdiko saioa.

Punk mugimenduko emakume ahotsik onenak entzun nahi badituzue, gogoratu galdu ezinezko zita duzuela bihar asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta Zarautz cityn ez bazaudete internet bidez ere entzun dezakezue HEMEN klik eginaz.

Jon Anza ¿el ultimo crimen de estado? liburuaren aurkezpen hitzaldia entzungai

Arranopola Kultur taldeak Otsailaren 3an Zarauzko Arrano tabernan antolaturiko Jon Anza ¿El ultimo crimen de estado? liburuaren aurkezpen hitzaldia entzungai duzue iada. Bertan, Joseba Zinkunegi eta Juan Jose Petrikorean izan genituen hitzegiten.

Hitzaldia entzun edo jeitsi nahi baduzue, podcastean duzue:

Igandean ere Egipto aldera joan beharra!!

Ba hoixe, lehengo igandean euskal herri osoan primizia izan zen elkarrizketa berriro ere egin beharrean aurkitzen gara.

Mageb, oposizioko kidearekin jarriko gara berriro ere kontaktuan, aste hontan aldaketa nabarmenak izan baitira eta badirudi gerra zibil baten aurrean aurkitzen garela. Ea Magebek zer kontatzen digun, ahal izan ezkero behintzat.

Eta hontaz aparte ere beste elkarrizketa bat izango dugu: Otsailaren 13an torturaren aurkako nazioarteko eguna izanik TAT (torturaren aurkako taldea)eko kide den Lorea Bilbaorekin izango gara.
Noski, Ijauna hizpide izango dugu eta azken berrien iguruan ere jardungo gara.

Eta beste hainbat kontu ere, nola ez pa!! Ale ba, adiorik ez, igandea 21’ak arte baizik!!

Ze Arraio!! Tximas irratira!!!

Ia hilabete pasa da Tximas eta Itxaso atxilotuak izan zirenetik. Itxaso, guardia zibilaren esku 4 egun ahaztezin igaro ostean “aske” geratu zen eta Tximas, gaur egun oraindik ere Toulusen jarraitzen du atxilo.

Aste hontan Pauko epaitegiak Tximas eta Aiala Zaldibarri (orain astebeteko sarekadan atxilotutako euskal herritarra) euroagindua aplikatu diezaieten onartu du. Euroagindua, estradizioa ez bezala, prozedura administratiboa da, auziko txostenen mamia taxuz ikertu behar ez duena eta, ondorioz, akusatuen berme juridikorik eza dakarrena. Eta noski, zoritxarrez adibideak ditugunez, euroaginduak dakarrena; alegia, espainiar estatuak duen zilegitasuna torturatzeko.

Orain, Frantziar estatuko auzitegi gorenaren ebazpenaren zain aurkitzen dira, abokatuak helegitea sartu ostean.

Tximas Arraio irratiko kidea degu eta urte guzti hauetan buru belarri izan degu Arraio irrati librea degun komunikabide tresna hau aurrera eraman nahian. Ahotsa ukatzen dietenei ahotsa ematen, herriko hainbat eragile zein norbanakoei gure mikroen bitartez aukera guztiak ematen, estatu nahiz gobernuen errepresioa pairatu dutenei elkartasuna adierazten…

Eta horrela jarraituko dugu berak egingo lukeen bezala.

Bestalde, itxarote momentu zail hauetan elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu bai Tximasen eta bai Aialaren senitarte guztiei.

Bukatzeko esan, aurten 5 urte beteko ditugula FM-tik emititzen hasi ginela eta jakin zinez ospatuko dugula Maiatzaren 20an Tximasekin batera, bai hoixe!

Ez dugulako inongo espetxeetan erreportaririk behar, Euroagindurik ez!! Ijauna irratira!!!