Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Orioko Karmentxu eta MªLuisa Arruti ahizpak Antigualekon!!!! A ze zortea gurea!!!

Gaur, Antigoalekon, duela egun batzuk Arraioko estudioan Orioko Karmentxu eta MªLuisa Arruti ahizpekin izan genuen solasalditxo ikaragarri interesgarriarekin gatoz.
Beraiei esker, 75 urte inguru dutenez eta Oriotik dezente gertu dagoen baserri batean jaio zirenez, 40,50,60…hamarkadetako bizimodua, ohiturak, giro sozial eta erlijiosoa hobeto ezagutzeko parada izango dugu Karmentxu eta MªLuisa duten estilo alai, irribarretsu eta aho bizarrik gabekoari esker.
Beraz, gaur, maiatzak 16, 20:30etatik aurrera, ez galdu aukera paregabe hau eta Arraio irratia sintonizatu!!!

Yakolev 42ko kideak ZarataZarautzen

Aste honetako zarata dosian Yakolev 42 taldeko kideak eduki ditugu. Diska berria kaleratu du taldeak baina beste gauza serioago batzuz jardun gara irratsaioan.

Taldean ibili eta ibiltzen diren 6 kideri gorroto delitua leporatu die Guardia Civilak eta berriki zitazioak jaso zituzten. Guzti honen inguruan era beste hainbat gauza entzun ditzakezue irratsaioan. Podcasta HEMEN duzue.