Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2025

Eusfera eta Samai-zuloko sorgiña

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, abenduaren 14koan, ekimen berri bat ezagutzeko aukera izan dugu: eusfera. Taupa mugimenduak antolatu duen ekimena da eta Jon Zapata, bertako kidea eta eusferaren koordinatzailea izan da gure uhin askeetan, ekimenaren azalpenak ematen eta euskararen egoeraz hausnartzen. Baina lehenago Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu denboraldia estrenatzera, beti bezala besapean liburu bat zuela.

Entzun ezazue!