Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2024

PutzuTxikik antolaturiko “Ezberdin bezain eder” ipuin musikatuak

Iepakaixou ia denoi!

Astesantutan gure pekatu ia guztiak purgatu ondoren bueltan gara berriz, pekatzeko prest! Eta itzulera honetan Hiruputzu gaztetxean sortu berri den PutzuTxiki asanbladak antolaturiko aurkezpen ekitaldiko edukiak izan ditugu esklusiban. Izan ere, “Ezberdin bezain eder” izeneko ipuin musikatuak izan dira Nerea eta Marianok taularatu dituztenak eta horiexek entzuteko aukera izan da gure uhin askeetak. Beraiekin solasteko tartea ere hartu dugu eta elkarrizketa bera ere entzungai izan da FMko 99.3an.

Ipun musikatu guztiak entzun nahi izan ezkero hementxe dituzue.

Daniel Husayn eta North London Bomb Factory estudioaz ZarataZarautzen

Aste hontako irratsaioan Daniel Husayn eta bere North London Bomb Factory estudioa izan ditugu hispide. Bertatik pasatako talde batzuk entzuteko aukera izan dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlisra HEMEN.