Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2024

Liburuzaina eta Korrika

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren17an, Korrikatra zuzeneko konexioa egin dugu irratsaioa hasteko. Arrosa sareko korrespontsalarekin solasean aritu gara umore beltz zoragarri batez Korrikako furgonetan ikusi eta bizitakoei buruz. Ondoren Pier gure liburuzaina etorri zaigu, beti bezala bi liburu gomendiorekin. Amaitzeko Korrikaren abesti guztiak errepasatu ditugu.

Entzun ezazue!

Herriko taldeen emaitzen errepasoa

Kaixo entzule, uda berri giro honekin herriko taldeen emaitzen errepasoa egin genuen atzoko saioan. Talde askok beren azken txapan sartuak direnez, beraien berri eman dizuegu.

Honetaz gain, playerotako emaitzen errepasoa eta kiniela aztertu genituen, entzun eta gozatu!

Bigarren astez jarraian huts egin digu Lagun Izoztuak

Aste honetan ere izan duzue zarata dosia ZarataZarautz irratsaioan, naiz eta Lagun Izoztuak bigarren astez huts egin. Nobedadeekin etorri gara gaurkoan gainera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ainara Legardonekin solasean adimen artifiziala eta kultur sorkuntzaz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 10, irratsaio berezi bezain bikaina izan dugu. Horretaz arduratu da Ainara Legardon musikari, artista eta dibulgatzailea. Berarekin azken MEFSST-en eman zuen hitzaldian oinarrituta, kultur sorkuntzan adimen artifiziala izaten ari den eraginari buruz aritu gara hizketan, baina baita gauza askoz gehiagori buruz ere. Argipenak, azalpenak, adibideak, aholkuak… guztiak bere ohiko goxotasun eta argitasunarekin.

Entzun ezazue!