Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2024

Toritoren 2023ko diskarik onenak

Torito etorri zaigu aste honetako ZarataZarautz irratsaiora eta guk aurreko astean egin genuen bezala, 2023ko bere diska onenak ekarri dizkigu, belarri oso finentzako prestaturiko saioan.

Irdatsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

2024ko lehen eztula!

Iepakaixou eta urtezerrion ia denoi!

Hasi dugu 2024a eta hortarako Arkamurkako Pello etorri zaigu. Berarekin hegaztien behaketari buruz solasean aritu gara luze eta zabal. Irratsaioaren amaieran 2012an Putzuzulon gure urteurren ekitaldian Jon Plazaolak eskeinitako monologaren zatitxo bat emititu dugu.

Entzun ezazue!

Patiyoko Atzuak 2.7. sayua: Patri Espinar emakumeen kirolaz eta pilotaz.

Kaixo kaixo entzule maiteok!

Urte berri on! Urte Marikon! Zemouz hasiezue urtia? Guk nahiko ondo, momentuz. Ya urteko anegdota onena bizi deu, baina tamalez ezin deu kontau. Nun eta noiz bakarrik esango deu: larunbatian Nakar eta Belako entzuten eon ginan, Oriyoko Gaztetxian ta hortxe gertau zan kontau ezin izango deun gertakizuna, baino “bajo ningún concepto”.

Kontuak kontu, Palestina izan deu hizpide Notiziyen txokuan, izan ere, azken astetako berri ikaragarriez gain, atzo batek palestinar bat ezautu zun, Ahmad Almallah handiya, idazle eta poeta. Oso gomendagarria berak idatzitako “Border Wisdom” poema liburua.

Horretaz aparte, Patri Espinar izan deu uainguan emakumeen kirolaz eta pilotaz hitzeiten, besteak beste. Bazenekien portugaldarrek badutela pilota modalidade bat? Itxura danez elizen kontra jutia gustatze zaie.

Eta astebururako ze plan? Urtero legez Bilbon presuen aldeko manifestaziyua 16:00tan La Casillatik, gauian Ginger eta Rukula Ondarruko Gaztetxin, Donostia eguna datorren astian eta urtarrilak 27an CAF Palestinatik kanpo manifestazioa 12:00tan Ordizian.

Besterik gabe gaurkoz,

1, 2, 3, TUMAMARRATXA !