Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2021

Donostiako azken gertakariak eta Ahoztarren kolaborazioa

Iepa kaixo!

Igande honetan Gipuzkoako hiriburura joango gara etxeratze agindua egurra ematen betearazten ibili diren eskuadroiek sorrarazitako egoera aztertzeko. Hortarako Alde Zaharrako Gazte Asanbladako kideak izango ditugu gure uhin askeetan. Kolaborazioaren tartean, gaurkoan Ahoztar Zelaieta gure korruptologoa etorriko da, kobitaren txertoa tokatzen zitzaiena baino lehen jartzen ibili den jendillajea zein den hobeto ezagutzeko. Amaitzeko maitasun/gorrotozko efemerideak izango ditugu.

Guzti hau, igandean, urtarrilak 24, gaueko 21:00etatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean!

Ciao Italia!

Gaur Sebastian Deunaren eguna izanik, kapitaleko familia bat gerturatuko zaigu gela arroxera azken urteetan Italiako txoko ezberdinetara egin dituzten bidaia batzuren nondik norakoen inguruan solasteko asmoz.

Zarauzko bizilagun den Isa Maritxalar, Maider eta Gemma ahizpekin izango dugu gurean, eta nola ez dena ongi doala ziurtatzeko euren ama Maixa Iguaran.

Ez galdu aukera emakume hauen martxaz gozatzeko! Beti bezela 21:00etatik aurrera Arraio Irratian!